Bornholm
Bornholm (danieraz bɒːnˈhʌlˀm ahoskatua; antzinako eskandinavieraz: Burgundaholmr) Itsaso Baltikoko uharte bat da, Danimarkaren mendekoa. Danimarkako gainerako lurretatik ekialdera dago, Suediaren hegoaldean, Poloniaren iparraldean. Administratiboki, Danimarkako Hiriburu Eskualdearen barnean sartuta dago.
Bornholm | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Rytterknægten (mul) |
Mota | uharte |
Azalera | 588,36 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°07′30″N 14°55′00″E / 55.125°N 14.916666666667°E |
Estatu burujabe | Danimarka |
Estatu | Danimarka |
Eskualdea | Hovedstaden |
Udalerria | Bornholm regional municipality |
Ur-gorputza | Itsaso Baltikoa |
Etimologia eta hizkuntza
aldatuUhartearen izenaren jatorria antzinako eskandinavierazko Burgundaholmr da, honek "Burgundiarren uhartea" esan nahi du. Hizkuntza berezia ere badute, bornholmera, danieraren dialektoa kontsideratzen dena. Bere ezaugarri gramatikalak direla eta, suediarrek hobeto ulertzen omen dute daniarrek baino.
Demografia
aldatuRønne da uharteko herri handiena eta hiriburua. Hona hemen uharteko herri aipagarrienak:
- Rønne (12.887 biztanle)
- Nexø (3.700)
- Aakirkeby (2.108)
- Hasle (1.705)
- Allinge-Sandvig (1.683)
XX. mende hasieratik ez da uhartearen populazioa asko aldatu, hala ere azken hamarkadetan beheranzko joera erakusten ari da.
1901 | 1925 | 1945 | 1965 | 1986 | 2005 | 2010 | 2012 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
40.677 | 45.550 | 47.185 | 48.620 | 46.919 | 43.347 | 42.154 | 41.303 |
Historia
aldatuDanimarka beti izan da Bornholm uhartearen jabea, tarte motzetan Lübeckek (1525) eta Suediak (1645) kontrolatu izan badute ere.
Izenari kasu eginez, badirudi burgundiarren irla izan zela V mendearen inguruan. Ondorengo mendeetan Danimarkakoa zen Eskania eskualdearen barnean egon zen. Danimarkak eskualde hau galdu zuenean Kopenhagek hartu zuen bere kontrola, Itsaso Baltikoan zuen posizio estrategikoa zela eta.
Bigarren Mundu Gerran alemaniar naziek erraz konkistatu zuten irla. Beren helburua aliatuen urpekuntziak Alemaniara ez iristea zen. Hegazkin sovietarrek bonbardaketa ugari egin zituzten bertan agintean zegoen Von Kamft generala ez baitzen errenditzen, azkenean 1945eko maiatzaren 9an konkistatu zuten uhartea eta urtebetez okupaturik izan zuten.
Geografia
aldatuDanimarka ez bezala, uhartea oso aldapatsua da eta ongi bereizten diren hiru zati ditu; iparraldean Hammeren lurmuturra, erdialdean Almindingen basoa eta hegoaldean Dueoddeko hondartza zuriak. Hauetaz gain bereziki aipagarriak dira Jons Kapel eta Helligdomsklipperne itsaslabarrak.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Bornholm) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 1.9 | 1.7 | 3.7 | 8.0 | 13.8 | 18.0 | 19.5 | 19.7 | 16.1 | 11.9 | 7.3 | 3.8 | 10.4 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 0.1 | -0.3 | 1.5 | 4.9 | 10.1 | 14.6 | 16.6 | 16.7 | 13.5 | 9.5 | 5.4 | 2.0 | 7.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.7 | -2.4 | -0.8 | 1.7 | 6.3 | 10.8 | 13.1 | 13.1 | 10.5 | 7.0 | 3.3 | 0.0 | 5.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 51 | 32 | 40 | 37 | 37 | 42 | 55 | 55 | 63 | 60 | 76 | 62 | 609 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 11 | 7 | 9 | 7 | 7 | 6 | 8 | 8 | 9 | 10 | 12 | 12 | 103 |
Eguzki orduak | 36 | 58 | 106 | 168 | 238 | 240 | 222 | 208 | 137 | 88 | 46 | 34 | 1580 |
Iturria: DMI (Danmarks Meteorologiske Institut)[1] |
Ondasun nabarmenak
aldatuNatura
aldatuEraikinak
aldatuIruditegia
aldatu-
Rønneko kaia.
-
Hammershus gazteluaren aztarnak.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Weather Information for Bornholm. Danmarks Meteorologiske Institut (Noiz kontsultatua: 12 May 2009).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Webgune ofiziala