Brokeback Mountain
Brokeback Mountain 2005eko Ang Lee taiwandar zinema zuzendariaren amodiozko film dramatiko bat da. Annie Proulx idazlearen izen bereko kontakizun labur batean oinarritzen da.
Filmak Mendebaldeko Estatu Batuetan 1963 eta 1983 artean bizi ziren bi cowboy-en arteko harreman sexual eta erromantiko nahaspilatsua azaltzen du eta Heath Ledger, Jake Gyllenhaal, Anne Hathaway eta Michelle Williams ditu aktore nagusiak.
Veneziako Mostran Urrezko Lehoia eskuratu zuen, eta besteak beste, hiru Oscar Sari irabazi zituen: Zuzendari onenaren Oscar Saria, Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria, eta Soinu banda onenaren Oscar Saria.
Sinopsia
aldatuJoe Aguirre izeneko abeltzain eusko-estatubatuar batek Ennis eta Jack izeneko bi gazte kontratatzen ditu bere artaldeak zaindu ditzaten 1963ko udan, Wyoming-eko belardietan. Bi gazteen arteko harreman bat hasiko da urte horretan, eta hurrengo uda denboraldietan ere errepikatuko da, Aguirren artaldeak zaintzera itzuliko baitira.
Pertsonaiak
aldatu- Heath Ledger: Ennis Del Mar
- Jake Gyllenhaal: Jack Twist
- Michelle Williams: Alma Beers Del Mar
- Anne Hathaway: Lureen Newsome Twist
- Randy Quaid: Joe Aguirre
- Linda Cardellini: Cassie Cartwright
- Anna Faris: Lashawn Malone
- David Harbour: Randall Malone
- Roberta Maxwell: Mrs. Twist
- Peter McRobbie: John Twist
- Kate Mara: Alma Del Mar Jr.
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Webgune ofiziala
- (Ingelesez) Filmearen fitxa IMDB.com webgunean.
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |