Cachao
Israel Cachao López (Habana, 1918ko irailaren 14a - Coral Gables, Florida, 2008ko martxoaren 22a) normalki Cachao izenarekin ezaguna, Kubako musikari eta musikagilea izan zen. Oso famatua izan zen kontrabaxua jotzeko zuen maisutasuna dela eta, eta mambo eta jazz afrokubatarra izan ziren bere generorik nabarmenenak. Bi Grammy sari jaso zituen (1995 eta 2005ean), Grammy latino bat 2003an eta Berklee College of Musicen Honoris Causa Doktore izendatu zuten. Hollywoodeko Famatuen Pasealekuan ere izar bat du. Askok mamboaren sortzailetzat dute, eta descarga (zuzenean eginiko inprobisazioak) bikainak egiten zituen.
Cachao | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Habana, 1918ko irailaren 14a |
Herrialdea | Kuba |
Heriotza | Coral Gables, 2008ko martxoaren 22a (89 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria eta jazz musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | danzóna descarga (en) kubatar sona Mamboa |
Musika instrumentua | kontrabaxua |
israelcachaolopez.com | |
Biografia
aldatuInstrumentu ezberdinak jotzen hasi zen, kontrabaxua aukeratu zuen arte; honek nerabe izanda, Habanako Orkestra Filarmonikoan sartzen utzi zion, bere aita eta anaiak jotzen zuten lekuan. Cachao, 1962an Kubatik irten zen arrakasta izugarria zuelarik. Musikariak, izandako elkarrizketa batean ziurtatu zuen manboaren nazioarteko ezagutza ez litzatekeela posible izango haren herrikide eta lagun Dámaso Pérez Pradori esker izango ez balitz. Kubatarraren lehen geldialdia Madril izan zen eta, bertan, urtebete igaro zuen, AEBetara joan aurretik. Herrialde honetan, Miami, New York eta Las Vegas bezalako hirietan bizi izan zen.
Baxu akustikoa jotzen zuen bere anaia Orestesekin; honek ere hainbat instrumentu jotzeko abilezia zuen. Elkarrekin 3.000 bat abesti konposatu zituzten eta hauek eragin handia izan zuten 1930 eta 1950 bitarteko hamarkadetan. Estilo berri bat sortu zuten 1930eko hamarkadaren amaieran eta honi esker danzón dantza kubatarraren estiloa guztiz eraldatu zuten.
Honen iloba Orlando "Cachaíto" López, Buena Bista Sozial Klubeko (dantza eta musika lantzen duten taldea) partaide garrantzitsuenetarikoa bilakatu zen.
Tito Puente eta Tito Rodriguez bezalako artista famatuekin batera jotzeko aukera izan zuen eta musika hori La Cage aux folles filman edota Grand Theft Auto bideo-jokoan agertu izan dira. María Dolores Pradera abeslari espainiarrarekin ere aritu zen elkarlanean Lágrimas Negraseko interpretazioan. Andy García aktoreak, Cachao izeneko dokumentala sortu zuen 1993an (Como su ritmo no hay dos) honen musikaren inguruan. Celia Cruz eta haren senar Pedro Knight eta tronboi-jotzaile Generoso Jiménezekin partekatu zituen antzezlekuak. Cachaoren azken elkarlana Gloria eta Emilio Estefanekin izan zen abeslarien 90 millas albumean.
Israel Cachao López, 2008ko martxoaren 22ko goizean hil zuen giltzurruneko gutxiegitasunak Floridan, 89 urte zituela.
Sariak eta aintzatespenak
aldatuHainbat Grammy sari irabazi zituen bere berezko lan zein elkarlanengatik, Gloria Estefan abeslariaren albumean egindako ekarpenagatik esaterako. 1995ean Grammy bat irabazi zuen Master Sessions lanaren lehenengo liburukiagatik. 2003an latindar Grammy bat irabazi zuen Bebo Valdés eta Patatorekin batera Album Latino Tradizional eta Tropikal hoberenagatik. 2005ean beste Grammy batekin saritu zuten bere ¡Ahora sí! obrari esker.