Cy Twombly
Edwin Parker "Cy" Twombly Jr. (Lexington, Virginia, 1928ko apirilaren 25a - Erroma, 2011ko uztailaren 5a) estatubatuar margolari, eskultore eta argizkalaria izan zen.
Bostongo School of The Museum of Fine Arts eta Washington and Lee Unibertsitatean ikasi zuen. New York Art Students League-n Robert Rauschenberg ezagutu zuen eta bere maitalea izan zen. Rauschenbergek Black Mountain Collegen sartzera animatu zuen. Han Franz Kline, Robert Motherwell eta Ben Shahnekin ikasi zuen eta John Cage ezagutu zuen.
1951n izan zuen bere lehen erakusketa, Kline eta Paul Kleeren eragina zuten margolanena. 1953an jaso zuen beka batekin Mediterraneoan zehar bidaiatzeko aukera izan zuen. 1957an Italian bizitzen jarri zen eta bertan bere patroiaren alabarekin ezkondu zen.
Bere margolanak eskala handikoak izaten dira, kaligrafiak eta graffitiak erakutsiz, hondo gris edo arreetan. Olerkariak, mito klasikoak eta alegoriak ere aipatzen dituzte.
Iruditegia
aldatu-
Bacchus – Vienako Estatuko Operaren oihala