Detroit
Detroit (dɪˈtrɔɪt) (frantsesezko Détroit edo «itsasarte», [detʁwa], izenetik ekarria) Ameriketako Estatu Batuetako hiri bat da, Michigan estatukoa.
Detroit Detroit Détroit | |||
---|---|---|---|
Ameriketako Estatu Batuetako hiria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Estatua | Michigan | ||
County of Michigan | Wayne konderria | ||
Alkatea | Mike Duggan (en) | ||
Izen ofiziala | Detroit | ||
Jatorrizko izena | Detroit Détroit | ||
Posta kodea | 48201 | ||
FIPS kodea | 26-22000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°19′54″N 83°02′51″W / 42.3317°N 83.0475°W | ||
Azalera | 370,028011 km² | ||
Altuera | 183 m | ||
Mugakideak | Windsor eta Dearborn | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 639.111 (2020ko apirilaren 1a) −41.139 (2013) | ||
Dentsitatea | 1.727 bizt/km² | ||
Etxebizitzak | 270.446 | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1701 | ||
Telefono aurrizkia | 313 | ||
Ordu eremua | Ekialdeko Ordu-eremu | ||
Hiri senidetuak | Minsk, Toyota, Turin, Bukarest, Chongqing, Dubai, Kitwe (en) , Nassau, Basora eta Dubai | ||
detroitmi.gov |
Giza biztanleen kopuruari begiratuz gero, Estatu Batuetako hiri jendetsuenetan hamaikagarrena da, eta Michigango jendetsuena, 2012ko erroldan 701.475 biztanle baitzituen. Detroit Wayne konderriko hiriburua ere bada.
Hiriko industria nagusia automobilgintza da, Estatu Batuetako autogintza industriaren gune nagusia baita.
Banaketa administratiboa
aldatuDetroitek zazpi auzune dauzka:
- Downtown
- Midtown
- New Center
- North
- East (East Upper, East Central eta East Lower)
- West (West Upper eta West Central)
- Southwest / Near West
Historia
aldatu1701ean Antoine Laumet de La Mothe Cadillaceko jaunak hiria eratu zuen Huron eta Erie aintzirak lotzen dituen Detroit ibaiaren ertzean. XVIII. mendean, Luis XIV.a erregeak lurrak eskaini zituen eta herriko biztanleria pixkanaka hazi zen; horrela, 1765ean New Orleans eta Montreal bitartean zegoen herririk handiena zen. 1778an Detroitek 2144 biztanle zituen eta Quebeceko probintziako hirugarren hiririk handiena zen. 1760ko Frantzia eta Indiako gerran Erresuma Batuak Detroit bereganatu zuen eta azkenik 1796an Jayko tratatuaren bidez Ameriketako Estatu Batuetako hiri bihurtu zen.
1805etik 1847ra Michigan estatuko hiriburua izan zen. 1904an Henry Fordek Ford Motor Company sortu zuen hiri honetan. Automobilgintza sektoreak milaka langile behar zituen herrialde osoan saltzen ziren milaka autoak eraikitzeko eta biztanleria azkar hasi zen XX. mendearen hasieran. Biztanle berri haietako batzuk AEBetako hegoaldetik etorritako beltzak ziren. 1940ko hamarkadan hainbat istilu izan ziren zuri eta beltzen artean, izan ere, langile zuri gehienak beltzekin lan egitearen aurka zeuden. Istilurik larrienak 1943an Packard Motor lantegian gertatu ziren eta guztira 34 pertsona hil ziren.
1950eko hamarkadatik aurrera herrialde osoan eraikitako autobide sareak kotxearen erabilera asko handitu zuen Ameriketako Estatu Batuetan eta horrekin batera kotxeen produkzioa hamarkoiztu egin zen. 1950eko hamarkadaren hasieran Detroit Estatu Batuetako laugarren hiria zen eta Michigan estatuko biztanleriaren hiru heren bertan bizi zen. XX. mendearen bigarren zatia desberdina izan zen erabat, automobilgintza sektoreko enpresek pixkanaka produkzioa soldata merkeagoak eskaintzen zituzten herrialdeetara bideratu zuten eta produkzioa jaisten hasi zen Detroit inguruko lantegietan.
Ekonomiaren gainbehera honi lotuta berriz ere zuri eta beltzen arteko istilu etnikoek tentsioa eragin zuten herritarren artean. 1967an berriz ere 43 pertsona hil ziren eta poliziak milaka atxilotu zituen. Estatu Batuetako ipar-ekialdeko hiri gehienetan gertatu bezala, biztanle zuriak Detroit inguruko herrietara joan zen, hiriko indarkeria eta ezegonkortasun egoeratik ihesi. 50 urteko epean hiriko biztanleri zuria %95 jaitsi zen eta gutxiengo ziren beltzak gaur egun biztanleriaren %82 dira. Biztanleri galera horrek Detroiteko udalaren diru-sarrerak kaltetu ditu eta hiria berreraikitzeko hainbat ekimen egin arren, biztanleri galera areagotu egin zen.
2013ko uztailaren 18an udalak porrot egin zuen[1].
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Detroit) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19 | 21 | 29 | 32 | 35 | 40 | 41 | 40 | 38 | 33 | 27 | 21 | 41 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 0 | 2 | 8 | 15 | 21 | 26 | 29 | 27 | 23 | 16 | 9 | 2 | 15 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -8 | -6 | -2 | 4 | 9 | 15 | 17 | 17 | 12 | 6 | 1 | -5 | 5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -29 | -29 | -20 | -13 | -3 | 2 | 6 | 3 | -2 | -8 | -18 | -24 | -29 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 50 | 51 | 58 | 74 | 86 | 89 | 86 | 76 | 83 | 64 | 71 | 62 | 848.6 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.01 in) | 13.1 | 10.6 | 11.7 | 12.2 | 12.1 | 10.2 | 10.4 | 9.6 | 9.5 | 9.8 | 11.6 | 13.7 | 134.5 |
Elur egunak (≥ 0.1 in) | 10.6 | 8.3 | 5.5 | 1.6 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0.2 | 2.3 | 8.4 | 36.9 |
Eguzki orduak | 120.9 | 138.4 | 186.0 | 216.0 | 275.9 | 303.0 | 316.2 | 282.1 | 228.0 | 176.7 | 105.0 | 86.8 | 2435.0 |
Iturria: NOAA |
Demografia
aldatuDetroiteko biztanleria[2] | |||
Urtea | Biztanleria | Aldaketa | Postua AEBetan |
---|---|---|---|
1820 | 1.422 | - | - |
1830 | 2.222 | ▲%56,0 | - |
1840 | 9.102 | ▲%309,6 | 40 |
1850 | 21.019 | ▲%130,9 | 30 |
1860 | 45.619 | ▲%117,0 | 19 |
1870 | 79.577 | ▲%74,4 | 18 |
1880 | 116.340 | ▲%46,2 | 18 |
1890 | 205.876 | ▲%80,0 | 15 |
1900 | 285.704 | ▲%38,8 | 13 |
1910 | 465.766 | ▲%63,0 | 9 |
1920 | 993.678 | ▲%113,3 | 4 |
1930 | 1.568.662 | ▲%57,9 | 4 |
1940 | 1.623.452 | ▲%3,5 | 4 |
1950 | 1.849.568 | ▲%13,9 | 5 |
1960 | 1.670.144 | ▼%9,7 | 5 |
1970 | 1.514.063 | ▼%9,3 | 5 |
1980 | 1.203.368 | ▼%20,5 | 6 |
1990 | 1.027.974 | ▼%14,6 | 7 |
2000 | 951.270 | ▼%7,5 | 10 |
2010 | 713.777 | ▼%25,1 | 18 |
Detroitek hazkunde demografiko handia izan zuen XIX. mendean eta batez ere XX. mendearen lehen zatian. Hirian garatutako automobilgintza industriak milaka pertsona erakarri zituen eta 1950ean Ameriketako Estatu Batuetako laugarren hiririk jendetsuena zen. General Motors, Ford eta Chrysler enpresek autoen produkzioa pixkanaka atzerrira eramateak eta aldaketa demografikoek, ekonomian eragin nabarmena izan zuten eta XX. mendearen bigarren zatian hiriak biztanleriaren erdia baino gehiago galdu du.
AEBetako gobernuak hamar urtero eginiko erroldaren arabera, hiriko biztanleria honako arrazetan banatzen da:
- %82,7 beltzak
- %10,6 zuriak (%7,8 zuri ez hispanoak)
- %3,0 bestelako arrazak
- %1,1 asiarrak
- %2,2 bi arraza edo gehiago
- %0,4 Amerikako indiarrak
- %0,02 Pazifikoko uharteetako biztanleak
Detroiteko gune metropolitarra sei konderrik osatzen dute eta 2010eko erroldaren arabera 4.296.250 biztanle bizi dira bertan, AEBetako hamahirugarren gune metropolitarra. Kanadan dagoen Windsor hirian kontuan hartuta biztanleria 5.700.000 ingurukoa da.
Heriotzak jaiotzak baino txikiagoak izateak, galera demografikoa txikitzen laguntzen du.
Argazkiak
aldatuDetroitar ospetsuak
aldatu- Henry Ford, enpresaburua.
- Charles Lindbergh, pilotua.
- Sonny Bono, musikari eta politikaria.
- Elizabeth Berkley, aktorea.
- Charlton Heston, aktorea.
- James Earl Jones, aktorea.
- Francis Ford Coppola, zinema zuzendaria.
- Alice Cooper, musikaria.
- Jango Edwards, umorista.
- Eminem, musikaria.
- Iggy Pop, musikaria.
- The Supremes, musika taldea.
- Chris Webber, saskibaloi jokalaria.
Herri eta hiri senidetuak
aldatuDetroit ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Creditors to fight Detroit insolvency claim. (Noiz kontsultatua: 2013-07-20).
- ↑ AEBetako hiririk handienen biztanleria 1790tik aurrera
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Detroit Hiriko webgune ofiziala (Ingelesez)