Dima

Bizkaiko udalerria

Dima Bizkaiko udalerria da, Arratia eskualdekoa, 2016. urtean 1.459 biztanle zituena. Biztanle gehienak Ugarana auzoan bizi dira, Dimako herriburuan.

Dima
 Bizkaia, Euskal Herria
Dimako jaiak.
Dimako bandera

Dimako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaArratia
Izen ofiziala Dima
AlkateaJosu Gorospe Lapatxa (EAJ-PNV)
Posta kodea48141
INE kodea48026
Herritarradimoztar, dimatar / zamakolista
Kokapena
Koordenatuak43°06′33″N 2°42′30″W / 43.1093°N 2.7084°W / 43.1093; -2.7084
Map
Azalera61 km²
Garaiera133 metro
Distantzia25,8 km Bilbora
Demografia
Biztanleria1.496 (2023)
42 (2022)
alt_left 695 (%46,5) (%49,5) 741 alt_right
Dentsitatea16,9 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 30,12
Zahartze tasa[1]% 18,04
Ugalkortasun tasa[1]‰ 67,34
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 80,46 (2011)
Genero desoreka[1]% -4,6 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 7,93 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 84,78 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 70.65 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.dima-udala.org

Geografia

aldatu

Inguru naturala eta kokapena

aldatu
 
Urrekoatxa haitza.

Dima bailara luze bat da Igorretik Otxandioraino doana albo bietan ingurune oso malkartsu eta ikusgarrian kokatuta dagoena. Bailarako puntu baxuena 200 metroan dagoen Ugarana auzoa da, Dimako auzoburua dena, bertan kokatzen da udaletxea eta eliza nagusia. Hortik Otxandiora doan errepidea iparraldean Urkiolaraino heltzen den Aramozko mendilerroa dauka, hor Mugarra (964 metro), Arrietabaso (1.018 m) eta Leungane (1.009 metro) mendiek Dima eta Mañaria banatzen dute Zornotza eta Durangotik. Errepide horretako hegomendebaldean Urrekoatxa haitzak eta Altungane ingurukoek banatzen dute Areatza eta Zeanuritik. Beraz, Dima osoa iparmendebaldera begira dagoen bailara da, bere irteera naturala Igorrerantz duena.

 
Mugarra mendira doazen eskalatzaileak

Hegoaldean Dimako udalerriaren mutur bat Otxandioraino iristen da. Tarte horretan, Dimako mendatearen hegoaldean, urak hegoalderantz isurtzen dira, isurialde mediterraneorantz.

Udalerriko ibai nagusia Indusi ibaia da. Hegoekialdetik iparmendebaldera doa, eta Arratia ibaian isurtzen ditu urak Igorren.

Nabarmentzekoak dira Baltzola auzoko kobak, Geologikoki ikusgarriak eta eskalada egiteko egokiak. Josune Bereziartu eskalatzailea Baltzolako haitzuloko sabaian aritzeagatik ezaguna da mundu mailan. Bertan goi-Paleolitoko aztarnak aurkitu zituzten aspaldi.[4] Eta gainera Baltzolako inguruetan mitologiazko ipuin ugari jaso baitituzte ikerlari askok.[5]

Kobak baino beherago Jentil-zubi dago, harrizko arku natural harrigarri horren azpitik pasatzen da Baltzola joateko bidea.[6]

Mugakideak

aldatu

Iparraldean Igorre, Lemoa eta Zornotza; hegoaldean Ubide eta Otxandio; ekialdean Mañaria, Abadiño eta Durango; eta mendebaldean Arantzazu, Artea, Areatza eta Zeanuri.

Auzoak

aldatu

Dima auzo nagusiak hauek dira:[7]

Ekonomia

aldatu

Nekazaritza (barazkiak), abeltzaintza (esne- eta haragi-behiak) eta basogintza dira lanbide nagusienak. Baina, dimarren erdiak ondoko herrietan egiten du behar, industrian, eta zerbitzu-sektorean.[4]

Demografia

aldatu
Dimako biztanleria

Politika

aldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko hautagai Rafael Ugalde aukeratu zuten alkate.

2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduko hautagaitzak irabazi zuen, Nekane Intxaurtza Etxebarria alkate hautatua izan zela.

2015eko udal hauteskundeak

aldatu

Dimako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
EH Bildu*
5 / 9
471 (% 52,98)
5 / 9
481 (% 51,89)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 9
390 (% 43,87)
4 / 9
435 (% 46,93)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean
Alderdi politikoa 2015[8] 2011[9] 2007[10] 2003[11] 1999[12] 1995[13] 1991[14]
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) 52,98% 5 51,39% 5 - - - - - - - - - -
Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PN)

)

43,87% 4 46,47% 4 95,61% 9 94,92% 9 36,02% 3 37,09% 3 34,73% 3
Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) 0,90% 0 0,43% 0 0,07% 0 - - - - - - - -
Partido Popular (PP) - - 0,75% 0 1,05% 0 3,00% 0 0,97% 0 - - - -
Euskal Herritarrok (EH) - - - - - - - - 61,99% 6 - - - -
Herri Batasuna (HB) - - - - - - - - - - 60,93% 6 56,27% 6
Eusko Alkartasuna (EA) - - - - - - - - - - - - 8,24% 0

Euskara

aldatu

Mendebaleko euskararen barruan Arratiako euskararen barruan kokatzen da dimarren hizkera. Herritar gehienak euskaldunak izanda Dima euskarak Bizkaian duen arnasgune nabarmenetako bat da. Hori herriak euskararen kulturari egin dizkion hainbat ekarpenetan ikus daiteke:

UEMAko kidea

aldatu
 
UEMAn dauden eta egon litezkeen herriak. (Iturria: Berria)

Udalerri mailan euskara gizarte-bizitzaren alor guztietara hedatu nahi duen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea da Dima.[15]

Udalerri euskalduntzat jotzen dituzte euskal hiztunen portzentajea %70etik gorakoa duten herriak egon daitezke UEMA Mankomunitatean. Baldintza hori betetzen duten herri guztiak sartuko balira guztira 200.000 biztanle inguruko ingurunea litzateke. [16]

Ahotsak.eus ataria

aldatu
Dimako Balentin Ziarrustaren[17] testigantza (Ahotsak[18][19] proiekturako)

Ugari dira (gutxienez 23 hizlari) Ahotsak.eus atarian Dimako hizkeraz jaso ahal izan dituzten elkarrizketak.[20]

Dimoztarren ekarpenak euskararen kulturara

aldatu

Hainbat dimoztarrek ekarpen nabarmenak egin dizkiote euskararen bizitzari eta kulturari, besteak beste hauek:

Kultura

aldatu
  •  
    Dimako eliza.
    San Pedro apostol eliza, Pietatearen baseliza eta hilerria (Ugarana).
  •  
    San Lorentzo baseliza.Baltzola
  • Zamakolako errota eta Errotazar zentral hidroelektrikoa (Indusi).

Lihozko arropak eta izarak edukitzeak bizitza bigunagoa eta atseginagoa izateko balio izan du mendeetan zehar. Neolitikotik hasita kultura guztiek landu dute lihoa. Dimako emakumeek orokorrean eta Braulia Pujana dimoztarrak konkretuan behar handia egin dute liho-kultura horren barruan.[34]

Ipuin eta legendak

aldatu

Baltzolako inguruetan mitologiazko ipuin eta legenda ugari jaso dira. Jentilak Baltzola inguruetako mendian bizi omen ziren gizaki eskerga batzuk ziren. Euren zaletasun bat harriak oso urrun jaurtitzea omen zen eta jendeari gauza asko irakatsi omen zioten, esate baterako garia ereiten edo burdina lantzen.

Batzuek diotenez, oraindik sorginek eta izpiritu batzuek ezkutaleku gisa erabiltzen dituzte. Kobak baino beherago Jentil-zubi dago, harrizko arku natural horren azpitik pasatzen da Baltzola joateko bidea. Legendak dioenez, jentilek egin zuten, alde batetik bestera pasatzeko.[5]

Antropologia

aldatu

Dimako hainbat azterketa antropologiko aztertu ditu Abel Ariznabarretak, besteak beste hauek:[23]

  • Behinola basakortak, gaurregunean kortabasoak.
  • Kortabasoak: lurraren jabetza eta erabilpenak mendialdean
  • Errotarien kontatzeko sistema
  • Arratiako ohitura eta sineskerak R. M. Azkueren "Euskalerriaren Yakintza"-n

Dimoztar ezagunak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b «Dima, herri txikerren harrotasuna» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  5. a b Arretxe, Jon. (1998). «Baltzola» HABE (277).
  6. «ARRATIA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  7. a b Ariznabarreta Zubero, Abel. (2004). «Dimako (Bizkaia) elizatearen barrutiko auzuneak, kofradiak eta ermitak» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  8. Txantiloi:Cita web
  9. Txantiloi:Cita web
  10. Txantiloi:Cita web
  11. Txantiloi:Cita web
  12. Txantiloi:Cita web
  13. Txantiloi:Cita web
  14. Txantiloi:Cita web
  15. a b «Udalerri Euskaldunen Eguna, Diman, festa eta aldarrikapena uztartuz | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea» www.uema.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  16. «Beste zazpi udalerrik jaso dituzte helegiteak agiriak euskaraz bidaltzeagatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  17. «Ziarrusta, Balentin - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
  18. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
  19. «Garia eta artoa egiten ziren; gaztetako bizimodu gogorra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
  20. «Dima - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  21. «Esteban Uriarte "Utarre"» BDB. Bertsolaritzaren datu-basea. Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale Elkartea (Noiz kontsultatua: 2017-01-26).
  22. a b Berria.eus. «Abel Ariznabarreta, Nagore Amondarain, Alazne Iruretagoiena eta Kristina Berasain, EKTko kontseilari berriak» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  23. a b «Abel Ariznabarreta Zubero :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  24. «Hik Hasi» www.hikhasi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  25. Gotzon Aurrekoetxea Olabarri :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea. UEU (Noiz kontsultatua: 2017-12-16).
  26. irudia. (2017). Gotzon Aurrekoetxea Olabarri. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2017-12-16).
  27. «literaturaren zubitegia - Juan Mari Atutxa» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  28. «Atutxa, Juan Mari - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  29. UEUk "Ornodunak" liburua argitaratu du, biologia ikasleak eta naturazaleak tentatzeko asmoz Sustatu, 2010-09-26
  30. Intxaurtza Etxebarrria, Nekane. UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  31. «Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco» www.legebiltzarra.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  32. Latatu Nuñez, Ainhoa. UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  33. Udako Euskal Unibertsitatea. 2018-12-13 (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  34. a b Ariznabarreta, Abel; Ibabe, Enrike; Velasco, Kepa; Ziarrusta, Zefe. (). Lino-beharrak eta Dimako emakumeak. / Los trabajos del lino y las mujeres de Dima. BBK ISBN 8480562064. PMC 432926614. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  35. «Pujana Anzola, Braulia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  36. a b UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2019-09-21).

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa