Dnipro
Dnipro (ukraineraz Дніпро) –1926-2016 tartean Dnipropetrovsk[1] (ukraineraz Дніпропетровськ, errusieraz Днепропетровск), eta 1926 arte Jekaterinoslav (ukraineraz Катеринослав) deitua–, Ukrainako hiria da, Dnipropetrovskeko oblasteko zentro administratiboa. Dnieper ibaiaren ertzean kokatua, Zaporijiako urtegiaren atzealdean, Ukrainako ibai-portu, trenbide gune eta industrigune garrantzitsuenetarik da.
Dnipro Дніпро Дніпропетровськ | |||
---|---|---|---|
hiri handia | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Ukraina | ||
Oblast edo probintzia | Dnipropetrovsk | ||
Alkatea | Borys Filatov (en) | ||
Izen ofiziala | Дніпро Днепр Dniepr Днипро Дніпро Дніпропетровськ Катеринослав Новоросійськ Екатеринослав Новороссийск Екатеринослав Днепропетровск Ekaterinoslav Екацярынаслаў Екацярынаслаў Днепрапятроўск Yekaterinoslav Dnepropetrovsk דניפרו דניפרופטרובסק יקטרינוסלב Екатеринослав Днепр Днепропетровск Екатеринослав | ||
Jatorrizko izena | Дніпро | ||
Posta kodea | 49000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 48°28′03″N 35°02′24″E / 48.4675°N 35.04°E | ||
Azalera | 405 km² | ||
Altuera | 155 | ||
Mugakideak | Dnipro Raion (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 968.502 (2022ko urtarrilaren 1a) −22.222 (2020) | ||
Dentsitatea | 2.391 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1776 | ||
Telefono aurrizkia | 0562 | ||
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 | ||
Hiri senidetuak | Vilnius, Žilina, Lublin, Kutaisi, Taxkent, Herzliya (en) , Ploiești, Xi'an, Lexington, Tesalonika, Szolnok, Zugdidi, Szczecin, Miskolc, Kielce, Handan, Gurjaani (en) , Ezhou, Regional Municipality of Durham (en) , Dalian, Burgas eta Berna | ||
Hizkuntza ofiziala | ukrainera | ||
http://www.gorod.dp.ua |
Dnipropetrovsken, Kryvy Riheko burdina, Nikopolgo manganesoa eta mendebal Donbasseko ikatzari esker, industria astuna garatu zen. Sobietar garaian armagintzak eta industria aeroespazialak (misil balistikoak egiten zituen Yuzhmash lantegiak bereziki) garrantzi handia izan zuten. Industria militarra zela eta, Hiri itxia izan zen 1990eko hamarkada arte.
Historia
aldatu1776an Grigori Potiomkin printzeak, Katalina Handiaren aginduz, sortu zuen hiria eta Jekaterinoslav izena eman zion. Hiri txikia izan zen 1880an trenbidea eraiki zen arte. Kryvyi Riheko burdinak (1866an aurkitua) eta Donbasseko ikatz meatzeen esplotazioak abiarazi zuten Dnipropetrovskeko industrializazioa. 1926an, Grigory Petrovsky iraultzailearen omenez, Dnipropetrovsk izena eman zioten hiriari. 2016an hiriak Dnipro izena hartu zuen.[2]
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Dnipropetrovsk) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 12.3 | 17.5 | 24.1 | 31.8 | 36.1 | 37.8 | 39.8 | 40.9 | 36.5 | 32.6 | 20.6 | 16.3 | 40.9 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -1.0 | 0.0 | 6.0 | 15.2 | 22.1 | 25.6 | 28.0 | 27.4 | 21.5 | 13.8 | 5.2 | 0.2 | 13.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -3.7 | -3.4 | 1.8 | 9.6 | 16.1 | 19.8 | 22.1 | 21.4 | 15.5 | 8.9 | 2.0 | -2.3 | 9.0 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -6.1 | -6.3 | -1.6 | 4.9 | 10.6 | 14.6 | 16.7 | 15.8 | 10.7 | 5.0 | -0.5 | -4.7 | 4.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -30.0 | -27.8 | -19.2 | -8.2 | -2.4 | 3.9 | 5.9 | 3.9 | -3.0 | -8.0 | -17.9 | -27.8 | -30.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 45 | 43 | 43 | 38 | 42 | 60 | 54 | 43 | 41 | 37 | 46 | 47 | 539 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 9 | 8 | 10 | 13 | 13 | 13 | 12 | 9 | 10 | 10 | 12 | 11 | 130 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 16 | 15 | 9 | 1 | 0.1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 6 | 15 | 63 |
Hezetasuna (%) | 88 | 85 | 79 | 67 | 62 | 66 | 65 | 62 | 70 | 77 | 87 | 88 | 75 |
Iturria: Pogoda.ru.net[3] |
Herritar ezagunak
aldatu- Julia Tymoxenko (1960), politikari ukrainarra.
- Linor Goralik (1975), idazle israeldarra.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
- ↑ (Ingelesez) Dnipropetrovsk renamed as Dnipro (2016ko apirilaren 4an ikusia).
- ↑ Pogoda.ru.net. (Noiz kontsultatua: 4 October 2012).