Donostiako Eskola Politeknikoa

Donostiako Eskola Politeknikoa Gipuzkoako Donostia hiriburuko Europa plazan dagoen Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea da. Musikeneren egoitzaren alboan dago.

Donostiako Eskola Politeknikoa
Donostiako Eskola Politeknikoaren ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′N 2°01′W / 43.31°N 2.01°W / 43.31; -2.01
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1952
Arkitektura

Historia

aldatu

1952. urtean sortu zen, Peritutza Industrialeko ikasketak (garai hartan deitzen zen bezala) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Irakaskuntza Teknikoen Zuzendaritza Nagusiaren mendekoak zirenean. Hasiera batean egoitza Amara auzoan kokatzen zen. 1957. urtean lehenengo promozioak ikasketak bukatu zituen, eta Ingeniaritza mekaniko, Ingeniaritza elektriko eta Ingeniaritza kimiko espezialitateetan hogei bat graduatu egon ziren guztira.

2003-2004 ikasturtean gaur egungo Ibaetako eraikina inauguratu zen.

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu