Ezkonsari

Dote» orritik birbideratua)

Ezkonsaria edo dotea kultura askotan emaztegaiak edo haren familiak senargaiari eman beharreko dirua edo ondasunen multzoa da, ezkondutakoan senarrak emaztearen kontu egiteko.

Alemaniar aussteuerschrank zahar bat.

Gipuzkoan ondarea seme edo alaba bakar bati transmititzea eskualdatzea funtsezkoa zenez, gainontzekoek "legitima" edo seniparte bat jasotzen zuten, askotan alabei ezkonsari moduan ematen zitzaiena.[1] Euskal baserrietan, neska nerabea goiz hasten zen ezkonsaria prestatzen: izarak, mantak, mahai zapiak eta etxeko oihalezko beste hornigai batzuk.

Neska nerabea ordu luzetan aritzen zen lanean, baina auzoko beste emakumezko batzuen laguntza izaten zuen, hala nola mojak, alargunak, ezkongabeak edo ahizpak. Oihal horiek ontzeko, lihoa eta artilea erabiltzen zen, Euskal Herrian ohikoak ziren materialak, eta kutxa dotore batean biltzen ziren, ezkontzarako.

Lanordu luze horietan, irun eta ehundu egiten zuten ehungailu eta goruen bidez, besteak beste. Laguntza horregatik, laguntzaileek ordain bat eskuratu ohi zuten. Emakumeek abestiak eta bertsoak kantatzen zituzten, baita ipuin, elezahar, igarkizun eta esaera zaharrak kontatu ere. Ondorioz, tradizioaren transmisiorako jarduera garrantzitsua zen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.