Douglas Mawson
Douglas Mawson OBE, FRS, FAA (Shipley, Yorkshire, Ingalaterra, 1882ko maiatzaren 5a - Brighton, Hego Australia, 1958ko urriaren 14a) geologo eta ingeles jatorriko Antartikako australiar esploratzaile ezaguna izan zen. Roald Amundsen, Robert Falcon Scott eta Ernest Shackleton bezala, Mawsonek espedizio garrantzitsu bat agindu zuen Antartikako esplorazio garai heroikoan. Jasotako sarien artean, azpimarratzekoak dira Sir-ekoa eta Britainiar Inperioaren Ordenakoa; "Australian Academy of Science-ko" eta Royal Society-ko kide izan zen.
Biografia
aldatuShipley-n (Yorkshire, Ingalaterra) jaio zen eta Robert Ellis Mawson-en, jantzi merkatariaren, eta Margaret Annquan-en bigarren semea izan zen. Bi urte zituenean (1884) familia Rooty Hill-era joan zen, Sydney-tik gertu (Australia). Sydneyko "Fort Street Model School" eskolan ikasi zuen eta, geroago, Sydneyko Unibertsitatean, 1899tik 1902ra bitartean, meatzaritza ingeniaritzan lizentziatuz.[1]
1907an, Mawson geologo gisa parte hartu zuen Ernest Shackleton-ek zuzendutako Antartikako espedizio britainiarrean. Bere aholkulariarekin eta lagunarekin, Edgeworth David geologoarkin ere, Erebus mendiaren lehenengo igoeran parte hartu zuen. Geroago, Hego polo magnetikora iritsi zen lehen taldeko kide izan zen, lidergoa hartuz oso itzulera arriskutsuan.
Mawsonrek bere espedizioa zuzentzea erabaki zuen, australiar espedizioa Antartikara, Jurgi V.aren Lurrera eta Adelia Lurrera zuzendu zuen, Australiako hegoaldean dagoen Antartikako zati batean, garai hartan guztiz esploratu gabe zegoena. Azterketa geografikoa eta hainbat ikerketa zientifiko egin zituzten, eta hego polo magnetikoa bisitatzea ere bai.
Aintzatespenak
aldatuBere omenez, esploratzen ibili zen Antartikako kostaldeen aurrean dagoen itsasoak gaur egun bere izena hartzen du, Mawson itsasoa, kostaldeko beste zati bat bezala, Mawson itsasertza, Lankidetzaren Itsasoak bainatuta. Gainera, Antartikako basetako bat, Mac. Robertsonen Lurrean dagoen Australiako base iraunkorrak ere bere izena du, Mawson basea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ .