Eduardo Fernández Rubiño

politikari espainiarra

Eduardo Fernández Rubiño (Madril, 1991ko irailaren 13a) madrildar filosofo, politikari eta LGTB ekintzailea da. Gaur egun, Madrilgo Biltzarreko legebiltzarkide da 2015eko ekainean aulkia lortu zuenetik. Carlos Fernández Liria filosofoaren semea da eta Filosofia ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.[1] Ikasleen ordezkaria izan zen klaustroan, baita Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Ikasleen Ordezkaritza Zentraleko kidea ere.

Eduardo Fernández Rubiño


Madrilgo biltzarkidea

2021eko ekainaren 8a - 2023ko ekainaren 13a
Hautetsia: 2021eko Madrilgo Biltzarrerako hauteskundeak

Madrilgo biltzarkidea

2019ko ekainaren 11 -
Hautetsia: 2019ko Madrilgo Biltzarreko Hauteskundeak

Madrilgo biltzarkidea

2015eko ekainaren 9a - 2019ko maiatzaren 26a
Hautetsia: 2015 Madrilenian regional election (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEduardo Fernández Rubiño
JaiotzaMadril1991ko irailaren 13a (33 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AitaCarlos Fernández Liria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ekintzaile soziala eta LGBT ekintzailea
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Podemos
Más Madrid

Facebook: eduardo.fernandezrubino Twitter: EduardoFRub Instagram: eduardo_rubino TikTok: eduardorubino Edit the value on Wikidata

Juventud Sin Futuro (Etorkizunik Gabeko Gazteria) espainiar gazteen ezegonkortasun ekonomiko eta sozialaren aurkako taldearen kide izan zen, M-15 mugimenduaren baitan.[2] Testuinguru horretan, sare sozialen esparruan eta kanpaina politiko digitalen diseinuan hasi zen lanean. 2015eko urriko Podemosen «Bai, egin daiteke» Herritarren Batzarrean, Estatuko Herritarren Kontseiluko kide hautatu zuten eta alderdiaren sare sozialen arduradun izendatu zuten.[3] Pablo Iglesiasen aholkulari izan zen arlo horretan eta Europako Parlamentuan Internet bidezko komunikaziorako aholkulari gisa lan egin du.[3][4] Homosexuala da eta LGBT ikasle-kolektiboetan parte hartu du.[4][5]

2019ko uztailean, Más País alderdiaren eskutik eta2019ko Madrilgo Batzarrerako hauteskundeen ondoren, senatari aulkia lortu zuten. Madrilgo Asanbladak izendatu zuen eta legegintzaldiko senataririk gazteena bihurtu zen. Akta 2021eko uztailera arte mantendu zuen; izan ere, 2021eko Madrilgo Batzarrerako hauteskundeen harira, Más Madridek hautatutako senataria Pablo Gómez Perpinyà izatera pasatu zen. Rubiño, bestalde, Más Madrid legebiltzar-taldeko presidentea izatera pasatu zen. 2023ko udal hauteskundeetan Más Madriden Madrilgo zerrendan aurkeztuko dela iragarri da.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu