Ekofeminismo
Ekofeminismoa, bi pentsamendu kritikoen ekarpenak osatzen ditu, alegia, ekologismoa eta feminismoa. Eta aportazio hauen bitartez, gizarte patriarkalaren emakumeenganako menpekotasunaren aurka borrokatzeaz gain, Naturaren defentsan borrokatzea ere laguntzen du; Naturak ere pairatzen baititu paradigma patriarkalaren ondorio suntsigarriak.
Feminismoaren historia
aldatuFeminismoa, aspalditik existitu izan da, historian zehar agertzeko modu ezberdinak izanik eta gaur ezagutzen duguna eratuz. Ilustrazio sofistikoan sexuen arteko berdintasunaren inguruko pentsamendu bat mamitzen zen bitartean, Errenazimentuan erlijioaren berritasuna aldarrikatzen zuten mugimenduen konstantzia zegoen. Eta feminismo modernoari dagokionez, Poulain de la Barrek 1673an Sexuen berdintasunari buruz liburua idazten denean du jopuntua. Ondoren, 1789ko Frantziako Iraultzaren balioen eraginez berdintasunaren eskaerak eta emakumearen protagonismoaren beharra ozenkiago egiten da: Versalleseko Martxa, Emakumeen Klubak, Olympe de Gouges Hiritarraren eta emakumearen eskubideen aldarrikapena kaleratzen du, etab... Baina halere, Iraultza hau ez da bastako eta aldarrikapen feministak porrot mikatza moduan ikusiko du. Orduan, XIX. mendean zehar Ilustrazioko eskaera igualitaristen oinordekotza jasoz, feminismoa nazioarteko gizarte mugimendu bezala mamitzen joango da. Hartara, boza eskaera estrategiko moduan mugimendu sufragistak sortuko dira: XX. mendeko feminismoaren hastapenak. Eta honekin batera eta euren arteko desadostasunekin bat, teoria feminista ezberdinak gauzatuko dira, besteak beste, sozialista utopikoen inguruan (Owen, Fourier...) feminismo sozialista garatuko da; arazoaren jatorri sozialetan kokatuz teoria marxistetan eta emantzipaziorako estrategia berrian feminismo marxista; Proudhon eta Emma Goldmanen ikuspegi libertarioekin feminismo anarkista, etab...
Eta XX. mende erdia pasata, 1960. hamarkadatik aurrera hain zuzen, neofeminismoan kokatuko genituzkeen korronteak azaltzen dira. Hala nola, sistemaren erreforma eta berdintasuna aldarrikatuz feminismo liberala edota mugimendu kontrakulturaletatik feminismo erradikala. Azken honen Askapen talde estatubatuarrek, emakumeen aurkako sistemaren edo kapitalismoaren zapalketa eta ezkerraren mendekotasunaren kontra altxatzen dira. Patriarkatua sexu menpekotasun moduan ikusita feminitatearen eraikuntza sozialari ekiten diote, ikuspegi igualitarista eta antihierarkiko batetik.
Berdintasunaren feminismoa eta diferentziaren feminismoa
aldatuEra honetan, feminismo erradikal hau eboluzionatuz joango da, eta diferentzian oinarritzen den feminismo kultural baten bihurtuko litzateke, nahiz eta gai hau eztabaidan aurkitu. Izan ere, feminismo erradikala generoen gainditze bat bilatzen jarraituko luke. Horregatik, Frantziatik eta Italiatik, 70. hamarkada bukaeran, sexuen arteko ezberdintasuna aldarrikatzen duen diferentziaren feminismoa garatuko da, berdintasunaren feminismoaren aurrean.
Feminismo kultural honek, emakumeekin emakumeen mundu batean bizitzea delakoaren kontrakultura feminista babestuko luke. Printzipio femeninoa goraipatu egingo luke natura ordezkatzen duelakoan, eta maskulinoa mesprezatu, kultura ordezkatzen duelakoan. Naturaren balioa berekin izateak, nolakotasun positiboak emango lizkioke emakumeari eta, aldi berean, planetaren salbaziorako eskumena (moralki, gizona baino maila goreneko batean baitaude emakumeak). Maskulinotasuna letala eta oldarkorra da, eta berriz, emetasuna samurra eta pertsonen arteko harremanetara bideratua. Horregatik, heterosexualitatearen kontra daude gizonezkoen munduarekin elkar aditzera behartuak daudelako eta kutsatu gabeko alternatiba moduan lesbianismoa defendatzen dute. Ikuspen hau beste mugimenduetan ere mamitu da, antipornografia eta antiprostituzioaz gain, Mary Dalyk teorizatu zuen ekofeminismoan hain zuzen ere. Diferentziaren feminismoa, bere alderdi frantziarra eta italiarrak garatu ditu. Lehenengoak emakumea beste absolutu moduan zehazten du, psikoanalisia du tresna moduan eta Luce Irigaray da ordezkari nagusiena; bigarrengoa berriz, Frantziatik nortasun propio baten sorreraren beharraren tesiaren eragina eta EEBBko autokontzientzia taldeen esperientziaren eragina jasoz, emakume autoestima eta emakume autoritateak erabateko papera jokatzeak (affidamento) azpimarratzen dute. Baina lan honetan, ekofeminismoan zentratuko gara.
Ekofeminismoa
aldatuEkofeminismoa 1960-1970 hamarkadetan jaio zen gizarte mugimendu berri ezberdinen arteko interakzioaren ondorioz eta, oro har, ohiko identifikazio eskema patriarkala berreskuratzen da: emakumea naturarekin lotuz eta aurkakotasunez, gizona kulturarekin. Eta horri esanahi berria eman nahian, oinarri ideologikoa finkatzen da. Emakumeak gizonaren menpekotasun egoeran izanik, natura bezala jazarpen patriarkal berdina pairatuko lukete. Izan ere, alderdi berdeetan eta mugimendu ekologistan antolakuntza eredu patriarkalak ezagutu izan dira. Eta bestalde, feministek leporatuko diete ekofeministei benetako borroka baztertzen dutela beste borroka helburu batzuen fokalizazioaren ondorioz.
Ekofeministen iritziz, gizonen kulturak boterea bereganatzeko ahaleginetan guda suizidetara eta lurra, ura eta airearen txikiziora bideratu gaitu. Orduan, emakumea Naturatik gertuago egonik, Bizitza mantentzeko itxaropena bezala aurkezten zaigu; emakumearen zaintzaren etika, gizonaren izaera oldarkorraren kontra alegia. Eta hortaz, 80. hamarkada hasieran lehenengo ekofeminismoa sortuko da ginekologia alternatibo baten bilaketan (osasunean eta gorputza propioaren kontrolan larrituak), alegia enpatia biologiko horretan oinarritzen den Mary Dalyren ekofeminismo esentzialista edo klasikoa. Eta jasoko ditun kritikak izango dira gehienbat gizonaren satanizazioa eta aldarrikapen feministetan atzerakada bat eman izana. Eta hemendik aurrera, beste korronte ekofeminista gehiago ere garatuko dira, ekofeminismo espiritualista (Vandana Shiva eta Hegoaldetik, India eta Hego Amerika, datozen garapen txarra-ren kontrako teoria ekofeministak, emakumearen eta naturaren sakralizazioan oinarriturik) eta ekofeminismo konstruktibistak (Bina Agarwalen anbientalismo feminista, ekarpen ezberdinetan jabetuz gizonezko “ni” menperatzailearen eraikuntza ulertzen duen historia eta gizartearen irakurketa burutzen da, egungo zibilizazio txikitzailera iritsiz) bezala; nahiz eta ezagunena esentzialista izango den eta beste korronteak pixka bat baztertuak izan.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Martínez, Jone (2007): "Ekofeminismoa, garatzeke dagoen teoria. Ingurune-feminismoaren gatazken hastapenak"[Betiko hautsitako esteka], Uztaro, 62. zkia, 99-116. orr.
- (Ingelesez) Gaiari buruzko webgunea.