Elantxobe Arraun Elkartea
Elantxobe Arraun Elkartea Elantxobeko arraun elkartea da. 1988an sortu zuten. Gaur egun Busturialdea Arraun Elkartea osatu du Mundakarekin batera.
Elantxobe Arraun Elkartea | |
---|---|
Sorrera | 1988 |
Herria | Elantxobe, Bizkaia |
Lehendakaria | Patxi Egurrola |
Entrenatzailea | Asier Arego |
Patroia(k) | Asier Arego |
Kolorea(k) | berdea eta gorria |
Trainerua | Artarri |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 KAE Liga 2 KAE 2 Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa 1 Bizkaiko Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2024 | 11.a (KAE 1 Ligan) |
Webgunea | www.elantxobearraun.blogspot.com.es |
Elantxoberen izenean lorturiko garaipen aipagarriena 1998ko Bizkaiko txapelketa izan zuen. Ordutik aurrera traineruak osatzeko gehienetan beste arraun elkarte batzuekin bateratu behar izan du. Mundaka eta Bermeorekin batera Urdaibai proiektua sortu zuen baina hiruren arteko adostasunak ez zuen askorik iraun. 2001 eta 2003 artean Arkoterekin Bateratze sortu zuen eta 12 bandera lortzeaz gain Euskal Ligan aritu zen. Euskadiko Txapelketan hirugarren postu bat ere lortu zuen. 2018tik aurrera Mundakarekin Busturialdea eratu zuen eta KAE 1 Ligan ari da.
Historia
aldatuHistoria gorabeheratsua izan duen taldea da, izan ere Elantxobe herri txikia izanik arraunlari faltak bultzatuta sarritan egin behar izan du bat beste elkarte batzuekin, hala Bermeo eta Mundakarekin 1998an Urdaibai Arraun Elkartea sortuz, 2001 eta 2003 artean Arkoterekin Bateratze Arraun Elkartea sortuz, eta 2007tik 2009ra Mundakarekin Busturialdea Arraun Elkartea osatu zuen. Bederatzi denboraldi bakarrean egin ondoren, 2018an Busturialdea elkarketa berreskuratu zuten.
Elantxoberen urterik onena 1998a izan zen Bizkaiko Traineru Txapelketa irabazi baitzuen eta Traineruen Euskal Ligan 8. izan baitzen. 2001ean Arkoterekin elkartu eta lau estropada irabazi zituen eta 2002ean 11. izan zen Euskal Ligan eta 2003an hirugarren egin zuen Euskadiko Traineru Txapelketan. Busturialdea izenarekin aldiz mailarik baxuenetik hasi behar izan zuen eta lehenengo urtean KAE Ligako lehen mailara iritsi zenetik bertan mantendu zen 2011 denboraldian ezik. Urte hartan denboraldi bikaina egin zuen KAE Ligako 2. maila irabaziz. 2012an lortu zuen azken aldiko emaitzarik onena, KAE 1 Ligako laugarren postua.
Berriz ere Elantxobe Arraun Elkartea izena hartuta, 2015ean hamaikagarrena izan zen eta maila galdu zuen. Ordutik KAE 2 Ligan ari da. 2018an Busturialdea Arraun Elkartea birsortu zuen.
Palmaresa
aldatuElantxobe
aldatu- Bizkaiko Traineru Txapelketa (1): 1998
- Mundakako Bandera (3): 1995, 1997, 1998
- Nerbioiaren jeitsiera (1): 1997.
Bateratze (Arkote+Elantxobe)
aldatu- Mutrikuko Bandera (1): 2001
- Erandioko Bandera (2): 2001, 2002
- Sestaoko Bandera (1): 2001
- Kaikuren Bandera (2): 2001, 2003
- Sestaoko Ligaz kanpoko estropada (1): 2001
- Bizkaitarren Promozio Bandera (1): 2002
- Euskadiko Sprint Txapelketa (1): 2002
- Bilba Memoriala (Deustu) (1): 2003
- Camargoko Bandera (1): 2003
- Ondarroako Milenium Saria (1): 2003
- Bizkaitarren BBK Saria (1): 2003
Busturialdea
aldatu- KAE Liga 1. maila (0): laugarren 2012an.
- KAE Liga 2. maila (2): 2011, 2021
- Elantxobeko Bandera (2): 2007, 2021
- Bilbo Hiriko Bandera (1): 2007
- Hondarribiako Kofradiaren Bandera (1): 2007
- Erandioko Bandera (1): 2007
- Gozón Udaleko Bandera (1): 2011
- Donibane Lohitzuneko Bandera (1): 2011
- Areetako Bandera (1): 2011
- Hibaikaren Bandera (1): 2011
- Getariako Bandera (1): 2011
- Ondarroako Bandera (1): 2011
- Castro Urdialesko Bandera (1): 2011
- Donostiarra Bandera (1): 2021
- Errenteria Hiriko Bandera (1): 2021
- Arraunaren Promozioaren Ikurriña, Bilbo (1): 2021.
Azken denboraldiak
aldatuUrtea | Taldea | Liga | Kontxa |
---|---|---|---|
2003 | Bateratze | Federazio Liga, 9.a | - |
2004 | - | - | |
2005 | - | - | |
2006 | - | - | |
2007 | Busturialdea | KAE 2 Liga, 3.a | - |
2008 | Busturialdea | KAE 1 Liga, 9.a | - |
2009 | Elantxobe | KAE 1 Liga, 10.a | - |
2010 | Elantxobe | KAE 1 Liga, 11.a | - |
2011 | Elantxobe | KAE 2 Liga, 1.a | - |
2012 | Elantxobe | KAE 1 Liga, 4.a | - |
2013 | Elantxobe | KAE 1 Liga, 9.a | - |
2014 | Elantxobe | KAE 1 Liga, 6.a | - |
2015 | Elantxobe | KAE 1 Liga, 11.a | - |
2016 | Elantxobe | KAE 2 Liga, 10.a | - |
2017 | Elantxobe | KAE 2 Liga, 7.a | - |
2018 | Busturialdea | KAE 2 Liga, 10.a | - |
2019 | Busturialdea | KAE 2 Liga, 7.a | - |
2020 | Busturialdea | KAE 2 Liga, 5.a | - |
2021 | Busturialdea | KAE 2 Liga, 1.a | - |
2022 | Busturialdea | KAE 1 Liga, 11.a | - |
2023 | Busturialdea | KAE 1 Liga, 11.a |
Emakumezkoen trainerua
aldatuLea Artibai | |
---|---|
Herria | Ondarroa, Lekeitio eta Elantxobe |
Entrenatzailea | Fernando Zugasti |
Patroia(k) | Nahia Aboitiz |
Kolorea(k) | zuria, beltza eta urdina |
Trainerua | Lea-Artibai |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 Euskadiko Txapelketa 0 Gipuzkoako Liga |
2024: Kontxa | ez |
2023: Liga | ez |
2017 urtean emakumezkoen Isuntza eta Ondarroa trainerua osatu zen, Lea-Artibai izenarekin, eta bertara Elantxobeko lau arraunlari batu ziren. 2018an esperientzia errepikatu zuten.
- Bizkaiko txapelketa (0): hirugarren 2017an.
Denboraldiak
aldatuUrtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2017 | Gipuzkoako Liga, 9.a | - |
2018 | ETE Liga, 7.a | - |
Elantxobeko bandera
aldatuElantxobe Arraun Elkarteak antolaturiko KAE-1 ligarako estropada puntuagarria da. Irabazleak 2.160 euroko saria lortzen du.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala[Betiko hautsitako esteka]