Eneko Bidegain
euskal idazlea
Eneko Bidegain Aire (Baiona, Lapurdi, 1975 - ) euskal idazle eta kazetaria da.
Eneko Bidegain | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1975 (48/49 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bordeleko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Josu Chueca Intxusta Xarles Bidegain |
Hizkuntzak | euskara frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, irakaslea eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Biografia
aldatuBatxilergoa ikastolan ikasi eta gero Euskal Ikasketak egin zituen Baionan. Kazetari lanetan Ekaitza aldizkarian hasi zen. 1999an Euskaldunon Egunkarian sartu zen. Berria eta beste zenbait hedabidetan ere aritu da.
Doktoretza tesia aurkeztu zuen 2012an, EHU eta Bordeleko unibertsitateen artean, "Lehen Mundu Gerra Eskualduna astekarian" gaiaren inguruan, Josu Chueca, eta Xarles Bidegainen zuzendaritzapean.[1][2] Bertso txapelketetan epaile lanak bete izan ditu. Gaur egun Mondragon Unibertsitateko irakaslea da, Ikus-entzunezko komunikazio graduan.[3]
Xalbador bertsolariaren iloba da.
Lanak
aldatuNobela
aldatu- Anbroxio (2002, Elkar)
- Mahatsaren begia (2005, Elkar)
- Bichta éder (2023, Elkar)
Haur literatura
aldatu- Zorionak, Marko (2011, Elkar). Ilustrazioak: Marc Armspach.
Saiakera eta ikerketa
aldatu- Euskal esaerak. Expressions basques (2001, Elkarlanean ).
- Iparretarrak, erakunde politiko armatu baten historia (2007, Gatuzain)
- Gerla Handia, muga sakona. Lehen Gerla Mundialaren (1914-1918) hastapenak Eskualduna eta Euzkadi aldizkarietan (2009, Utriusque Vasconiae)
- Patxa. Besta bai, borroka ere bai (2010, Gatuzain)
- Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria (2014, Elkar)
- Lurraldea eta herria (2018, Pamiela)
Sariak eta errekonozimenduak
aldatu- 2002: Gazteluma saria Anbrosio.
- 2014: Txiolari originalena 2014ko #txiotesia2 lehiaketan (@enekobidegain).[4]2014: Txiotesia lehiaketako irabazlea txiolari ulergarrienaren sarian.[5]
- 2015, 2017, eta 2019: Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da gizarte zientziak eta zuzenbidea arloan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Bidegain, Eneko. Lehen Mundu Gerra ‘Eskualduna’ astekarian. (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
- ↑ Bidegain, Eneko. «Lehen Mundu Gerra "Eskualduna" astekarian» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
- ↑ «Ikus entzunezko Komunikazioa Gradua - Mondragon Unibertsitatea» www.mondragon.edu (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
- ↑ «#txiotesia2 lehiaketako irabazleak Itziar Gonzalez-Dios eta Eneko Bidegain dira — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).
- ↑ «Itziar Gonzalez-Dios eta Eneko Bidegain dira #Txiotesia2 lehiaketako irabazleak» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).