Errioxako Museoa (gaztelaniaz: Museo de La Rioja) Logroñon dagoen museo bat da, 1971an ireki zena. Esparteroren jauregian kokaturik dago, XVIII. mendeko eraikin barrokoan.

Errioxako Museoa
Museo de la Rioja
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
Errioxako udalerriLogroño
Koordenatuak42°27′57″N 2°26′55″W / 42.46581°N 2.44869°W / 42.46581; -2.44869
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1963
Inaugurazioa1971
Ondarea
Webgune ofiziala

XII. eta XIX. mendeen arteko margolan eta eskulturak erakusten ditu, baina etnografiaren atala eta arte garaikidearen atala ere baditu. Elementu aipagarriena ordea XIV. mendeko Domemiliagako taulak dira. UNESCOk 1993. urtean Gizateriaren ondare izendatu zuen Donejakue bidea eta multzo berean Logroñoko hainbat eraikin historiko sartu zituen, tartean aipaturiko eraikin biak.

Jauregiaren historia

aldatu

Sorrera

aldatu

Esparteroren jauregia Logroñoko alde zaharrean kokaturik dago. 1752. urtean eraiki zuen Pedro Ruiz de la Porta erregidoreak estilo barrokoan. Ruiz de la Porta hil zenean martinez de Sicilia familiaren eskutan gelditu zen[1].

 
Esparteroren jauregiaren xilografia, 1879.

Esparteroren jauregia izenaz ezagutzen da, izan ere Baldomero espartero jenerala bertan bizi izan baitzen Jacinta Martinez de Sicilia emaztearekin, 1856an politikagintza utzi eta 1879an hil zen arte[2]. Etxe hartan Estatu mailako bilkura eta tertulia politiko eta sozialak izan ziren, tartean erregeen bisitak ere izan zituen gainera, Amadeo I.a Saboiakoa eta Alfontso XII.a izan baitziren bertan[3].

Ondorengorik ez zuten izan eta Gobernu Militarraren egoitza bihurtu zen 1881ean. 1882an ordea apezpikutzen egoitzak probintzietako hiriburuan egon behar zirela agintzen zuen dekretua atera zuen Espainiako Gobernuak eta Calahorrako apezpikua Logroñora etorri zen. Calahorrako eta La Calzada-Logroñoko elizbarrutiak Esparteroren jauregia aukeratu zuen apezpikuaren jauregi izateko. 1884an 110.000 pezetatan erosi zuen eta berriztatze lanak egin zituen. Apezpikua ordea ez zen bertara bizitzera etorri eta eraikina berriztu ondoren hutsik gelditu zen[2].

Hurrengo urteetan hainbat erabilera izan zituen, Santa Rosa aterpea, Niño-Jesus haurtzaindegia, Aurrezki Kutxa, Merkataritza ganbararen eta Zirkulu Artistikoaren egoitza eta azkenik Logroñoko museoa[1].

Museoaren historia

aldatu

1962an Monumentu Historiko-Artistiko izendatu zuten. 1963an Logroñoko udal museoa sortu zen baina 1971ean ireki zituen ateak. Hasieratik izan zuten eraikina haanditzeko asmoa. 2003an José Miguel León buru zuen errioxar arkitektoen talde batek proiektua aurkeztu zuen. Eraikina hustea zuen premisa nagusia eta honek eztabaioda ugari eragin zituen. Hustuketa baztertu ondoren José Ignacio Amat eta Iñaki Gómez arkitektuek bukatu zituzten lanak 2012an. 2013an inauguratu zen eraikin berria, guztira 3.042 m²-ko azalera zuena[3].

Museoa

aldatu

Antolakuntza

aldatu
 
Museoko galeria bat.

Museoak lau solairu ditu[3]:

  • Beheko solairuan: Liburutegia, denda eta aldizkako erakusketa gela daude.
  • Lehenengo solairuan: Errioxako aurrehistoria, erromatar aurreko garaia eta erromatar mundua azaltzen ditu. Eguneroko bizimodua, sinismen eta erlijiak eta jarduera ekonomikoak azaltzen dira.
  • Bigarren solairuan: Erdi Aroko artelanak eta bilduma arkeologikoak erakusten dira. Aipagarrienak Donemiliagako taulak, Torremuñako erretaula eta San Asensioko monasterioko elementuak daude.
  • Hirugarren solairuan bi zatitan banaturik dago. Batean XIX mendeko eta XX hasierako margolanak ikusten dira, Pradoko Museotik ekarritzako hainbat artelan ere bai. Beste zatia etnografiari buruzkoa da, nekazaritza, abeltzaintza, artisautza eta etxea.

Margolanak

aldatu

Donemiliagako taulak

aldatu

San Millán de Susoko monasterioan aurkituriko erretaula baten ateak dira. Alde bietatik margoturik daude eta Amabirjinaren eta jesukristoren bizitzako pasarteak eta Millan Deunarenak ere agertzen dira. XIV. mendean estilo gotikoan margoturik daude[4].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) «Museo de la Rioja» www.culturaydeporte.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  2. a b «El Palacio | Museo de La Rioja» www.museodelarioja.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  3. a b c (Gaztelaniaz) «Museo de La Rioja - Lugar de interés» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  4. «Tablas de San Millán | | Museo de La Rioja» www.museodelarioja.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).

Kanpo estekak

aldatu