Escolástica Antonia Martina Astibia Iturbe
Escolástica Antonia Martina Astibia Iturbe (Narbarte, Nafarroa Garaia, 1881eko otsailaren 11 - Durango, Bizkaia, 1937ko martxoaren 31) moja izan zen. 1937ko Durangoko Bonbardaketan hil zen Italiako Abiazio Legionarioaren metrailako lesioen eraginez.[1]
Escolástica Antonia Martina Astibia Iturbe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Narbarte, 1881eko otsailaren 11 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Durango, 1937ko martxoaren 31 (56 urte) |
Heriotza modua | : bonbardaketa |
Jarduerak |
Bizitza
aldatuEscolástica Narbarten jaio bazen ere, Durangon bizi zen moja agustindarren konbentuan. 1937an Durangok bonbardaketa nagusia jasan zuen. Italiako Aviazione Legionariako hegazkinen bonbardaketak 334 hildako eragin zituen Durangon. Guztira, hegazkinek 281 bonba baino gehiago jaurti zituzten, hau da, guztira 14.840 kilo inguru lehergailuetan.[1][2]
Santa Susana komentuan 11 moja agustindar hil ziren, baita haientzat lanean zebilen neska bat ere, mojak bertako txabola barruan babestu eta lehergailuetako batek haraxe jota. Haietariko bat izan zen Escolástica. Komentuaren alboko etxeak ere erdi hondaturik geratu ziren, teilatu hondatu eta horma kaltetuekin.[1][2][3]
Aintzatespenak
aldatu- Durangoko bonbardaketen ondorioz hildakoen omenezko plaka bat dago Durangoko Andra Mariko elizpean, Durangoko Udalak jarria, Sabino Arana Fundazioaren eta Gerediaga Elkartearen ekimenez.
- Durangok ez ditu bonbardaketaren biktimak ahazten eta 2023an Jesus Jauregi artista bilbotarrak, Durangoko kanposantuan kokatu zen eskultura diseinatu zuen eta martxoaren 30ean aurkeztuko zen. Inoiz erabili gabeko gune batean kokatu zen Aranzadi Zientzia Elkarteak prospekzio bat egin zuen tokian.[4][5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nombres que recorren el tiempo - Begoña Zabala González» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
- ↑ a b Durangoko bonbardaketa. 2024-05-31 (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
- ↑ «Durango ezagutu» www.durango-ezagutu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
- ↑ Cayado, Nahikari. (2023-03-29). «Durangok ez ditu bonbardaketaren biktimak ahazten 86. urteurrenean» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-03-01). «Hobi komunetan lurperatutakoen omenezko gunea sortuko du Durangoko Udalak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).