Europako Kontserbadore eta Erreformistak
Europako Kontserbadore eta Erreformistak (ECR)[6] Europako Legebiltzarreko talde euroeszeptiko[7][8][9] eta eurofederalismoaren aurkakoa[7][8][10][11][1] da. ECR Europako Kontserbadore eta Erreformisten Alderdiaren (ECR Party) legebiltzarreko taldea da; baina, horretaz gain, beste lau alderdi politikoren eta ezein europar alderdi politikoren kide ez diren hamahiru eurolegebiltzarkide barne hartzen ditu.
Europako Kontserbadore eta Erreformistak | |
---|---|
Lehendakaria | Raffaele Fitto Ryszard Legutko |
Alderdia | Europako Kontserbadore eta Erreformisten Alderdia (ECR Party) Europako Kristau Higikunde Politikoa (ECPM) |
Sorrera | 2009ko ekainaren 22an[1] |
Ideologia politikoa | Kontserbadurismoa[2] Kontserbadurismo nazionalista[2][3] Euroeszeptizismoa[2][4] Joerak: •Kontserbadurismo liberala[5] •Nazionalismoa[5] •Kristau-demokrazia •Liberalismo ekonomikoa •Kontserbadurismo soziala •Eskuindar populismoa |
Eserlekuak erakundeetan | Europako Legebiltzarra: 62 / 705 |
www.ecrgroup.eu |
Ideologiari dagokiola, oro har, talde euroeszeptiko, eurofederalismoaren aurkakoa eta eskuindarra da.[12] ECR-ren helburu nagusiak dira, batetik, Eurorrealismoa oinarri hartuz, Europar Batasuna (EB) neurri barik integratzearen eta EB europar superestatu federal bilakatzearen aurka egitea,[13] eta, bestetik, merkatu askeko politikak eta immigrazio-kontrol zorrotzagoak aldeztea. ECR-ren barnean, jarrera antifederalista eta eurorrealista edo eurokritikoari atxikitzen zaizkion alderdi kontserbadore sozialen, eskuindar populisten, kontserbadore liberalen, kristau-demokraten, naziozaleen eta kontserbadore nazionalen joerak daude. ECR-ren barruko alderdi batzuk euroeszeptizismo biguna sustatzen dute, hau da, EBren erreforma demokratikoa eta haren aginte batzuk eta burokrazia murriztea eskatzen dute, merkatu askeari eta estatuen arteko lankidetzari eutsita.[14] Beste alderdi eta eurolegebiltzarkide bakar batzuk Batasunetik guztiz irtetea, EBko kidetza atxikitzeko erreferendumak eta Eurogunetik irtetea aldezten dute.[15][16]
ECR Europar Erreformaren aldeko Higikundearen inguruan sortu zen, 2009ko Europako Legebiltzarrerako hauteskundeen ostean, Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorearen buruzagi David Cameronek eskatuta. Gaur egun, Europako Legebiltzarreko seigarren talderik handiena da, 16 herrialdetako 62 legebiltzarkiderekin.
Orain, eurolegebiltzarkide-kopuruari dagokiola, alderdirik ugariena Poloniako Legea eta Justizia (PiS) da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) Foret, François. (2015-02-05). Religion and Politics in the European Union. Cambridge University Press ISBN 978-1-107-08271-7. (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
- ↑ a b c «Parties and Elections in Europe» web.archive.org 2017-06-08 (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
- ↑ (Ingelesez) Siaroff, Alan. (2018-12-12). Comparative European Party Systems: An Analysis of Parliamentary Elections Since 1945. Routledge, 469 or. ISBN 978-1-317-49876-6. (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
- ↑ (Ingelesez) Conservative MEPs form new group. 2009-06-22 (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
- ↑ a b (Ingelesez) Bale, Tim; Hanley, Seán; Szczerbiak, Aleks. (2010). «‘May Contain Nuts’? The Reality behind the Rhetoric Surrounding the British Conservatives' New Group in the European Parliament» The Political Quarterly 81 (1): 85–98. doi: . ISSN 1467-923X. (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
- ↑ (Ingelesez) «ECR Formation - Press Release June 22 2009» Scribd (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
- ↑ a b (Ingelesez) Gillissen, Christophe. (2010). Ireland: Looking East. Peter Lang, 157 or. ISBN 9789052016528. (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
- ↑ a b (Ingelesez) Holm-Hansen, Jørn. (2011-01-01). «Continuity and Change in Polish Party Politics Since 1989» in Ingo Peters; Elisabeth Bakke 20 Years Since the Fall of the Berlin Wall: Transitions, State Break-up and Democratic Politics in Central Europe and Germany. BWV Verlag, 277 or. ISBN 9783830519751. (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
- ↑ (Ingelesez) Cole, Matt. (2012-07-31). Political Parties in Britain. Edinburgh University Press, 39 or. ISBN 978-0-7486-6903-5. (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
- ↑ (Ingelesez) Ayd?n-Düzgit, Senem. (2012-12-15). Constructions of European Identity: Debates and Discourses on Turkey and the EU. Springer, 16 or. ISBN 978-1-137-28351-1. (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
- ↑ (Ingelesez) Slomp, Hans. (2011-09-26). Europe, A Political Profile: An American Companion to European Politics [2 volumes: An American Companion to European Politics. ] ABC-CLIO, 245 or. ISBN 978-0-313-39182-8. (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
- ↑
- (Ingelesez) Ingeborg Toemmel. (2014). The European Union: What it is and how it Works. Palgrave Macmillan, 158 or. ISBN 978-1-137-42754-0..
- (Ingelesez) «EU parliament sees birth of new right-wing group» EUobserver 2009-6-22 (Noiz kontsultatua: 2011-7-18).
- (Ingelesez) «Tory minders gag right-wing allies in the ECR» The Times (London) 2009-11-8 (Noiz kontsultatua: 2011-7-18).[Betiko hautsitako esteka]
- (Ingelesez) «New-look European Parliament» BBC News 2009-9-3 (Noiz kontsultatua: 2011-7-18).
- ↑ (Ingelesez) «ECR Group - European Conservatives and Reformists Group» web.archive.org 2018-02-19 (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
- ↑ (Ingelesez) «Against "national communism": why anti-EUism is not left-wing | Workers' Liberty» www.workersliberty.org 2011-10-26 (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
- ↑ (Ingelesez) «Senior Tory MEP urged to quit over Brexit support» POLITICO 2016-03-14 (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
- ↑ (Nederlanderaz) Europese Unie. Forum voor Democratie.[Betiko hautsitako esteka]