Federico Etxebarria
Federico Etxebarria Rotaetxe (Bilbo, Bizkaia, 1840ko abuztuaren 1a – 1932ko urtarrilaren 30a) industrialaria eta enpresaburua izan zen.[1]
Federico Etxebarria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1840ko abuztuaren 1a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1932ko urtarrilaren 30a (91 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Felipa Zurikaldai (1869 - 1902) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bizitza
aldatuFamilia umilekoa zen, afera komertzial eta eskulanetan hezi zen eta bere kabuz itsasoz bestaldeko lanari ekin zion. Bilbon telefonoaren instalazioa berari zor zaio.[2]
Echevarría, S.A. enpresa garrantzitsuaren sortzailea izan zen 1878. urtean. Era berean, Echevarría y Picavea mea-erakundeko kidea, Santa Agueda burdinari enpresaren jabea, La Iberia, Eléctrica Hispánica eta Sociedad Alhemeyer enpresetako administrazio-kontseiluetako lehendakaria eta Bancobao eta La Robla burdinbideko aholkularia izan zen.
1899an Bizkaiko diputatu liberala, eta 1916. urtean senatari hautatu zuten.
Protekzionismoaren alde
aldatuFedericok, Bizkaiko industrien jabe guztiek bezala, joera protekzionista argi eta irmoa zuen. Espainiako politikan horren alde egin zuen, besteak beste hitzaldiak emanez.
Bilbon, 1893ko abenduaren 9an, Merkataritza Hitzarmenaren aurkako mitinean, hau adierazi zuen:
« | Ez, hemen hau baizik ez da gertatzen: Espainiaren eta Alemaniaren arteko hitzarmena bezalako tratatu galgarriekin hutsean geratuko da proiektua eta ezdeusean orain arte indarrean egon den aduana-zerga erregimenari esker eginiko lan handia; eta hala jokatzeak kalte handia eragingo dio, zalantzarik gabe, nazioari; ez soilik etorkizunean industria-ekimen orori ateak itxiko lizkiokeen aurrebaldintza finkatuko litzatekeelako, baizik eta nazioak egungo aduana-zergen sistemaren babespean sorturiko fabrikak, hau da, horietako gehien-gehienek, eta haiek bezala, aurrez instalaturikoetan eginiko eraberritzeak eta zabalpenak hiletsirik jasoko lituzkeelako. Eta industria-jarduera horren azkenak, adi ezazue ongi, Altos Hornos enpresa joko luke galdaragintza et makineriarako instalazio berrietan, joko luke eta berean altzairugintza, eta Talleres de Deusto bere altzairu moldategietan eta makinak eta trakzio-materiala egiteko tailerretan joko luke Aurrera bere hodigintza eta altzairuzko manufaktura garrantzitsuetan, eta Talleres de Zorroza eta Ugaoko tailerrak, zubigintza, bagoigintza, eraikuntza eta galdaragintzan (...) eta une honetan zehaztea luzeegi egingo lukeen beste jarduera asko ere joko luke. Aipatu gabe, jaunak, berebiziko garrantzia duten eta oraingo honetan zehaztea ez dudan industria-proiektu batzuk, haien instalazioa 1892ko aduana-zergaren iraupenaren mendean baitago.
Bizkaia eta Espainiako beste lurralde guztiz garrantzitsu batzuk hain egoera tamalgarrian utziko dituzten eta era berean nazio guztian eragin handia izango luketen hain ondorio lazgarriak saihestearren, irmo eta tinko galde diezaiogun Gobernuari dagoeneko xedatu duena ez dezala baztertu, egungo babes-erregimena ez dezala hain itsu eta gupidagabe lurperatu eta, horrenbestez, alde batera utz dezala Espainiaren eta Alemaniaren arteko hitzarmen burugabe hori. |
» |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.