Fife
Fife, baita "Fife eskualdea" edo Fife Erresuma" (Eskoziako gaeleraz: Fìobha, eskozieraz: Fife) Eskoziako 32 eremu administratiboetako bat da. 2012ko erroldaren arabera 366.220 biztanle ditu. Hiriburua Glenrothes da, baina herri handienak Dunfermline eta Kirkcaldy dira. Hala ere herririk ospetsuena St Andrews da, bere erdi aroko gaztelu eta katedralarekin (gaur egun suntsituak) garrantzi handiko kokaleku historikoa izateaz gain, batez ere bertako golf zelai historikoari (St Andrewsko Old Course) eta St Andrews unibertsitateari zor dio ospea, azken hau Erresuma Batuko unibertsitate garrantzitsuenetakoa delarik.
Fife | ||
---|---|---|
Erresuma Batua | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Eskozia | |
ISO 3166-2 | GB-FIF | |
Hiriburua | Glenrothes | |
Gobernuburua | Fife Council (en) | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 56°15′N 3°12′W / 56.25°N 3.2°W | |
Azalera | 1.325,025 km² | |
Demografia | ||
Biztanleria | 373.550 (2019) 1.640 (2018) | |
Dentsitatea | 281,92 bizt/km² | |
fife.gov.uk |
Etimologia
aldatuBere izena piktoen antzinako Fib erresumatik dator.
Geografia eta Mugakideak
aldatuEskoziaren ekialdeko kostaldean kokaturik dago, Fortheko fiordoa eta Tayko fiordoaren artean eta Ochil mendiek mugatzen dute mendebaldean.
Inguruan dituen eskualdeak honako hauek dira: iparraldean Dundee, Perth eta Kinross eta Clackmannanshire, eta hegoaldeam Fortheko fiordoaren beste aldean Falkirk, Mendebaldeko Lothian, Edinburgh eta Ekialdeko Lothian.
Herriak
aldatuHerri handienak
aldatu- Dunfermline / Dùn Phàrlain (50.380 biztanle)
- Kirkcaldy / Cathair Chaladain (49.460 biz.)
- Glenrothes / Gleann Rathais (hiriburua, 39.277 biz.)
- St Andrews / Cill Rìmhinn (16.870 biz.)
- Buckhaven / Baile 'Ic Eòghainn (16.391 biz.)
- Rosyth / Ros Fhìobh (13.440 biz.)
- Cowdenbeath / Cùl Dùn Beithe (11.401 biz.)
- Methil / Maothchoille (11.000 biz.)
- Dalgety Bay / Bàgh Dhealgadaidh (9.874 biz.)
- Cupar / Cùbar (9.339 biz.)
Herri guztiak
aldatuGizateriaren Ondarea
aldatu- Forth Bridge 2015 urtean izendatu zuen Gizateriaren Ondare UNESCOk. Eskozian izendatu den azken elementua da.
Ondasun nabarmenak
aldatu-
St Andrewseko gazteluaren hondarrak.
-
Dunfermlineko jauregiaren hondarrak.