Filipa Hainautekoa
Filipa Hainautekoa (frantsesez: Philippa de Hainaut; Valenciennes, 1310eko (edo 1315eko) ekainaren 24a - Windsorko gaztelua, 1369ko abuztuaren 15a) Ingalaterrako erregina ezkontidea izan zen 1328tik hil zen arte.
Filipa Hainautekoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Valenciennes, 1314ko ekainaren 24a |
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma |
Heriotza | Windsorreko gaztelua, 1369ko abuztuaren 15a (55 urte) |
Hobiratze lekua | Westminster abadia |
Heriotza modua | : Edema |
Familia | |
Aita | William I, Count of Hainaut |
Ama | Joan of Valois, Countess of Hainaut |
Ezkontidea(k) | Eduardo III.a Ingalaterrakoa (1328ko urtarrilaren 24a (egutegi gregorianoa) - |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Plantagenet |
Jarduerak | |
Jarduerak | erregeordea |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Ehun Urteko Gerra |
Gilen Hainautekoa eta Joana Valoiskoaren alaba izan zen. 1328an Eduardo III.a Ingalaterrakoarekin ezkondu zen. Eragin handia izan zuen Eduardok Ingalaterrako merkataritza-hedapenean interesa izan zezan, Neville's Crosseko guduako garaipenean parte hartu zuen eta Eskoziarako eta Frantziarako espedizioetan ere parte hartu zuen. Ospe handia lortu zuen Ingalaterrako herriaren artean, 1347an bere senarrak Calaisko burgesei bizia barkatzea lortu baitzuen.
Ingalaterrako erregina erregeordea izan zen 1346an, senarra Frantzian zegoela Ehun Urteko Gerran borrokan.
Hamahiru seme-alaba izan zituen, baita Eduardo Printze Beltza ere.