Fonsecako golkoa
Fonsecako golkoa (gaztelaniaz: Golfo de Fonseca) Ozeano Bareak Erdialdeko Amerikan, Honduras, El Salvador eta Nikaraguaren artean, egiten duen golkoa da. 3.200 km²ko eremua hartzen du. Itsasbazterrak 261 kmko luzera du: 29 km El Salvadorren, 185 km Hondurasen eta 47 km Nikaraguan. Ahoan 32 km zabal da, Amapala (El Salvador) eta Cosigüina (Nikaragua) lurmuturren artean, baina barnealdean 80 kmko zabalerara iristen da. Bertara isurtzen diren ibai nagusiak Hondurasko Goascorán, Choluteca eta Negro, eta Nikaraguako Estero Real dira[1].
Fonsecako golkoa | |
---|---|
Golfo de Fonseca | |
Ozeanoa | Ozeano Barea |
Eskualdea | El Salvador Nikaragua Honduras |
Kontinentea | Erdialdeko Amerika |
Koordenatuak | 13°15′N 87°45′W / 13.25°N 87.75°W |
Azalera | 3.200 km² |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Gulf of Fonseca[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com