Frantzisko Mendieta
Bizkaiko euskal margolaria (1556-?)
Frantzisko Mendieta Retes (Menagarai, Araba, 1556 – Bilbo, Bizkaia, ?) margolaria eta historialaria izan zen. Araban jaioa bide zen arren, bilbotartzat da ezaguna. Francisco Vázquez pintorearekin egin zituen margolaritzako ikasketak. Frantzisko Mendietari buruzko oso datu gutxi gorde da. Harenak dira Bizkaiko Aldundiaren egoitzan ikusgai dauden Jura de los Fueros de Vizcaya por Fernando el Católico, Procesión de Begoña eta Boda de Hidalgos margolanak. Urte asko eman zuen, bestalde, Crónica de Vizcaya obra historiko handia idazten. Aipatu obraren laurdena baizik ez da gorde ahal izan.
Frantzisko Mendieta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Francisco de Mendieta y Retes |
Jaiotza | 1556 |
Herrialdea | Euskal Herria |
Heriotza | ? (467/468 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta historialaria |
Lehenengo bertsioa (1609):[1]
« | Au da nola milla ta laureun ta yruroguetaamasei urteetan garagarrilen ogueta amargarren egunean erregue jaun Fernando bostgarrena Guernicaco ardolen bean bizcaitarrai confirmadu eguinezan euren foruac ta eurac bera jauntçat ecutea. | » |
Bigarren bertsioa (1773):[2]
« | Au da nola milla ta laureun ta yrurogueta hamasei urteetan garagarrillen ogueta amargarren egunean erregue jaun Fernando bostgarrena Guernicaco arechen bean vizcaytarrai confirmandu eguiezan euren foruac, ta eurac berari jaunzat edutea. | » |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Armiarma: Testu zaharrak, XVII. mendea» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-18).
- ↑ «Armiarma: Testu zaharrak, XVIII. mendea» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-18).
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Javier Aspuru, «Francisco de Mendieta: historiador y pintor de la "Patria de los Eusqueles"».