Gauerdiko eguzkia iparraldeko eta oso hegoaldeko latitudeetan gertatzen den fenomeno bat da. Eguzkiak, egunean 24 orduz irauten du argitzen ezkutatu gabe eta latitudearen arabera, uda oso bat edo egun bakarra irauten du. Islandia, Norvegia, Suedia, Finlandia, Errusia, Kanada eta Alaska herrialdeetan eta Antartika kontinentean gertatzen da fenomeno hau.

Gauerdiko eguzkia Norvegian.

Gertaera honen aurkakoa, Gau polarra, neguan gertatu ohi da eta eguzkia agertu gabe egoten da egunetan.

Fenomenoaren azalpena

aldatu

Lurak eguzkiaren inguruan birak ematen ditu baina lurraren errotazio ardatza okertuta dago. Hori dela eta, udako hilabeteetan, ipar poloa inklinatuta gelditzen da eta aste batzuetan zehar ez da eguzkia sartzen [1]


 
Soleil de minuit - Lofoten

Fenomenoa hobeto ikusten diren tokiak

aldatu

Laponia, Islandiako iparraldea, San Petersburgo,Feroe irlak eta Svalbard irlak dira hobeto ikusten diren tokiak besteak beste.

Swalbard Noreguako irla bat da non fenomeno hau gehien gertatzen den lekua da. Eguzkia, ez da sartzen Apirilaren 20tik Uztailaren 22ra arte.

[2]

Efektu negatiboak

aldatu

Fenomeno honek ere animalietan eta pertsonetan efektu negatiboak dakarza.

Animaliak

aldatu

Animaliak, gure erloju biologikoari eskker oriantztzen dira 24 orduro. Eguzki argia egunean 24 orduz ematen badu, haien bihotz-erritmoa zailtasunak izan ditzake eta desorentazioak izan dezakete.

Elur oreinak adibidez, ez dute haien erloju biologikoa erabiltzen. Hau da, eguzki argira erreakzionatzen dute baina haien bizimodua aldatzen dute egun berezi hoiretan. Hau ere gertatzen da hainbat animaliekin, Katagorriak, arratoiak eta saguak besteak beste. Hauek haien erritmo zirkadianoak aldatu dute hibernazioa aprobetxatuz. Honek milaka urteko animalien ebuluzioarengatik esker da

Pertsonak

aldatu

Gure egokitzapena ez da beste animaliena bezain nabaria. Lurreko poloetatik hurbil bizi diren biztanle gehienak udako eguzki-argira egokitzen dira. Horrela, melatoninarekiko sentikortasuna, gure erritmo zirkadianoaren hormona nagusia, aldatu egiten da urteko aldiaren arabera, gehiegizko argiaren aurrean ekoizpena orekatzeko [3]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Noruega, donde los días no terminan» www.visitnorway.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  2. (Gaztelaniaz) «Los mejores lugares de Europa para ver el sol de medianoche» hola.com 2021-07-08 (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
  3. (Gaztelaniaz) «El Sol de medianoche se apaga | Blog de ciencias | Ambientech» Ambientech: Ciencias, Salud y Medio ambiente. Educación Secundaria 2016-09-19 (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).

Kanpo estekak

aldatu