Gautegiz Arteaga
- Artikulu hau Busturialdeko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arteaga (argipena)».
Gautegiz Arteaga[4] Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, Busturialdea eskualdekoa. Izen konposatua izan arren, Arteaga bezala da ezaguna; tokiko euskaran "Artia" deritze. Ereñozar tontorraren magalaren eta Oka ibaiaren artean dago kokaturik, itsasertzetik ez oso urruti. 2024ko erroldaren arabera 900 biztanle ditu.
Gautegiz Arteaga | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Herriaren ikuspegia Portu auzotik. Goi-ezkerraldean Ereñozar mendia. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Busturialdea | ||||||||||
Izen ofiziala | Gautegiz Arteaga | ||||||||||
Alkatea | Patrik Saitua Betanzos (EAJ) | ||||||||||
Posta kodea | 48314 | ||||||||||
INE kodea | 48041 | ||||||||||
Herritarra | arteagar / artiar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°22′06″N 2°39′08″W / 43.3682°N 2.6522°W | ||||||||||
Azalera | 13,57 km² | ||||||||||
Garaiera | 45 metro | ||||||||||
Distantzia | 38 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 889 (2023) 23 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 66.61 biztanle/km²-ko (2024) bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 3,23 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 20,86 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 49,72 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 81,97 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 1,73 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 7,19 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 73,53 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 62.27 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.gautegizarteaga.com/ |
Geografia
aldatuIngurune naturala eta klima
aldatuItsasadarra
aldatuUdalerri hau Urdaibaiko biosfera erreserbaren barnean dago. Herria errepidearen bi alboetan zehar hedatzen da eta bertan biltzen dira biztanle gehienak.
Bestela, Gernikako itsasadarraren ezkerraldean dago kokatuta. Bertan, Euskal Herrian oraindik ikusgai dagoen marea-errota bakarrenetarikoa dugu, Koba Errota izenekoa.
Klima
aldatuGautegiz Arteagako klima ozeaniko hezea da, korronte bero baten eraginarekin, eta urte osoan tenperatura lasaiekin. Iparreko eta ipar-mendebaldeko haizeak ohikoak dira urte osoan. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira, negu onberarekin eta uda ez oso beroekin. Itsasoko brisek tenperaturetan eragina dute urte osoan, eta barrualdeko beroak nekez iristen dira kostaldera udan.
Mugakideak
aldatuIparraldean Ibarrangeluko udalerriarekin egiten du muga, ekialdean Ereñorekin eta hegoaldean Kortezubirekin. Mendebaldean Mundakako Itsasadarrarekin egiten du muga. Era berean, Oka ibai hortaz bestalde mugakide dituen udalerriak Forua, Murueta, Busturia eta Samikola dira.
Auzoak
aldatuHerriaren buru den auzoa Zelaieta da, eta bertan daude udaletxea, jolasgunea, kulturretxea eta herriko plaza. Horrez gain, auzo hauek ditu: Basetxeta, Isla Goikoa, Isla Bekoa, Kanala, Muruetagane, Orueta, Ozollo, Aldamiz, Portu, Muniategi, Agirreta, Mendialdua Arteaga-Uria eta Tremoia.
Kanalako auzoa Mundakako itsasdarraren bestaldean kokatzen den Sukarrieta udalerriarekin partekatzen du, auzo guztia samikolar barrendegiz beteta dagoelarik.
Toponimia
aldatuElizatearen izena antzina bertan kokatzen ziren bi dorretxeen izenetatik eratorria da: Gautegiz dorretxea (desagertua) eta Arteagako Erdi Aroko dorretxea, zeinaren gainean gaur egungo Arteagako Gaztelu modernoa eraiki zen.
"Gautegiz", -iz amaiera duten euskal toponimoen seriekoa da. Julio Caro Barojak toponimo horietako gehienak latinezko -icus deklinatuari lotutako izen propio batetik zetozela defendatzen zuen. Caro Barojak uste zuen euskal eremuko -oz, -ez eta -iz atzizkiak lekuaren jabetza adierazteko toponimoak zirela, eta jatorria Erdi Arotik edo Erromatar Inperioaren garaitik etor zitekeela.
Gautegizen kasuan, Caro Barojak proposatu zuen balizko Gautius batetik etor zitekeela, latinezko izen dokumentatu batetik. Horrela, Gautius izenari latinezko -icus atzizkia gehitzen bazaio, Gauticus lor daiteke. Gauticus Gautiusen semea ere izan liteke. Gauticus eta bere ondorengoei dagokiena Gautici izango litzateke. Gautici horretatik "Gautegiz" toponimoa erator zitekeen: Gautici->Gauti (gi) ci->Gautegici->Gautegiz.
"Arteaga", bestalde, fitonimoa da, eta artea zuhaitzen lekua esan nahi du; artea hitzari -aga atzizki lokatiboa gehituz gero sortzen dena.
Elizatea "Arteagako Gautegiz" deitu izan da tradizioz, baina beti egon da "Arteaga" izendatzeko joera. 1842ko erroldan eta 1877tik 1950era bitarteko erroldetan Arteaga deitu zitzaion ofizialki udalerriari. 1857ko eta 1860ko erroldetan, baita 1960ko eta 1991ko errolden artean ere, Gautéguiz de Arteaga izena hartu zuen. 1996an, udalak, gaur egun ofiziala den euskarazko izendapena hartu zuen: Gautegiz Arteaga.
Historia
aldatuHistoriaurrea
aldatuPaleolitoa
aldatuGautegiz Arteagan gutxienez duela 36 mila urte inguruko giza-aztarnak aurkitu izan dira, bereiziki Antoliñako Koba izeneko haitzuloan. Bertan, Aurignac, Gravette, Solutre eta Madeleine historiaurreko aldietako hondakinak aurkitu dituzte (duela 34.000 eta 11.500 urte artekoak, alegia). Besteak beste, horman atzamarrarekin eginiko orbain gorri bat eta orein baten irudiarekin apaindutako perkutorea aurkitu dira. Aztarnategia ez zen era egonkorrean okupatua izan, hedadura handiko territorio batean aldixka okupatzen zuten haitzuloa baitzen. Izan ere, bizitza nomada zeramatzaten giza ehiztari-biltzaile hauek Urdaibai, Durangaldea, Arabako lautada, Trebiñu, Sakana eta Urbasa artean mugitzen ziren, suharriz egindako tresneria berdintsuak erakutsi duenez. Egonkorki erabili ez arren, kobazuloa modu jarraituan erabili zuten 15 mila urtetan zehar, bizimodu berdintsua eramanez urte guzti horietan, azken Solutre aldian izan ezik (duela 18 mila urte), klima hozte bortitz batera egokitu behar izan baitziren.
Bestalde, udalerrian beste 4 aztarnategi prehistoriko identifikatu dira. Gainera, mugakide duen Kortezubiko udalerrian Santimamiñe leize garrantzitsua aurkitzen da, k.a 14 mila eta 9 mila urteen artean okupatua izan zena. Beraz, Gautegiz Arteagako lurrak ustiatu eta haitzuloak okupatu zituzten gizakiak Santimamiñeko koba okupatu zutenak berdinak edo haien ondorengoak izan zirela egiaztatu daiteke.
Ikerketa genetikoek erakutsi dutenez, Gautegiz-Arteagako gaurko biztanleak inguruko kobazuloetan bizi zirenen oinordeko zuzenak dira.
Burdin Aroa
aldatuHerrian aro sedentario honetako aztarnak aurkitu ez diren izan arren, Arrolako herri gotortutik oso gertu aurkitzen da. Beraz, oppidum hura okupatu zuten gizakiek Gautegiz Arteagako lurrak ustiatuko zituztela suposatu daiteke.
Antzinaroa
aldatuErromatar garaiko aztarnak herrian bertan aurkitu ez badira ere, distantzia gutxira dagoen Foruako udalerrian erromatar herrixka baten hondakinak agertu izan dira, I. eta V. mendeen artekoak. Gainera, garai hortako Mundaka eta Sukarrieta artean kokaturiko itsas trafikoaren kabotai gisa erabilia izan zen gune bat ere dugu, Portuondo izenekoa. Hori ez ezik, Bermeo eta Busturia arteko Sollube mendiaren magalean erromatar garaiko nekropolia ere identifikatu izan da, Tribisburu izenekoa. Beraz, esan dezakegu Gautegiz Arteagaren inguru geografikoa antzinaroan zeharo okupatua izan zela, eta batez ere erromatar kultura barreiatu zela eskualdean.
Erdi Aroa
aldatuAro Modernoa
aldatuAro Garaikidea
aldatuEkonomia
aldatuDemografia
aldatuGautegiz Arteaga nekazal herria izan da beti. Hori dela eta, demografia egonkor pixka bat gorakorra mantendu zuen 1940. urtera arte. Izan ere, Espainiako Gerra Zibilak arteagar demografian eragina izan zuen, 300 bat biztanle galduz (heriotzek, migrazioek zein erbesteratzeek eraginda). Hortik aurrera, etengabeko biztanle galera bat jasan zuen herriak, industrializazio prozesuaren eraginez lehen sektoreak indarra galdu baitzuen (garaiko Gautegiz Arteagako ekonomia sektore nagusiena). Arteagarrek gune industrial handiagoetara egin zuten alde, gehienek hurbileko Gernikara, eta beste batzuek Bilbora zein Eibarrera. Hortaz, 1991. urtean gutxiengo biztanleria izatera iritsi zen (752). Hortik aurrera, zerbitzuetan oinarritutako herri bilakatu da, eta gutxinaka, 3 hamarkadetan, 150 biztanle berreskuratu ditu, egun 900 izateraino.
Gautegiz-Arteagako biztanleria |
---|
Politika
aldatu2011 eta 2015ko udal hauteskundeak
aldatu2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz Gautegiz-Arteagako Euzko Alderdi Jeltzaleko Juan Felix Naberan izan zen hautatua alkate gisa. 2015ean berrautatua izan zen berriro ere.
Gautegiz Arteagako udalbatza | |||||
Alderdia |
2011ko maiatzaren 22 |
2015ko maiatzaren 24 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 7 |
5 / 7 |
|||
Bildu | 3 / 7 |
2 / 7 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 7 |
0 / 7 |
|||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 7 |
0 / 7 |
|||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
2019 eta 2023ko udal hauteskundeak
aldatu2019an Naberanek berriz ere irabazi zituen hauteskundeak, eta 2023rarte, hiru legegintzaldi bete zituen alkatetzan.2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeen geroztik Gautegiz-Arteagako alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Patrik Saitua Betanzos da.
Gautegiz Arteagako udalbatza | |||||
Alderdia |
2019ko maiatzaren 26 |
2023ko maiatzaren 28 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 5 / 7 |
4 / 7 |
|||
Euskal Herria Bildu | 2 / 7 |
3 / 7 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 7 |
0 / 7 |
|||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 7 |
0 / 7 |
|||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
2024ko apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak ondorengoak izan ziren:
- Euzko Alderdi Jeltzalea: 260 bozka (%46,68)
- Euskal Herria Bildu: 248 bozka (%44,52)
- Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra: 14 (%2,52)
*(Soilik %2-tik gorako bozkak jaso zituzten alderdiak plazaratu dira).
Kultura
aldatuEuskara
aldatuGautegiz-Arteagan[5] Busturialdeko hizkera[6] da nagusi, mendebaldeko euskararen aldaera. 2021ko datuen arabera, %81,09-koa zen herriko euskaldunen kopurua. Euskararen kale-erabilera, berriz, %62,27-an kokatzen zen 2016an.
Ez da kidea baina Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea izateko baldintzak betetzen ditu Gautegiz Arteagak. Izan ere, euskal hiztunen portzentajea % 70etik gora duten herriak egon daitezke UEMA Mankomunitatean.
Beheko bideoan Pilartxu Etxabe artegarraren adierazpenak entzun daitezke, tokiko euskaran, garaiko Gautegiz Arteagako herri eskolari buruz eta hezkuntzari buruz hizketan.
Herri eskola
aldatuMontorre Herri Ikastetxea izeneko eskola publiko txiki bat dago Arteagan, Mendialdua auzoan kokatzen dena. Haurtzaindegia, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza barnebiltzen ditu eskolak. Busturialdeko eskolarik txikiena dugu, egun soilik 30 ikasle inguruk ikasten baitute bertan.
1862. urtean sortu zen "Escuela elemental" izenpean, mutilen eta neskentzako eraikin bana eraiki zelarik.1974tik aurrera, sexu-bereizketari amaiera eman zitzaion eta "mutilen eskola" delakoaren eraikina, gutxinaka, erabilera gabe geratzen joan zen, 1976an zarratu zuten arte. Eraikin hori, Udal Liburutegi edota mediku kontsultategi gisa erabilia izan zen ondorengo urteetan. 2007an, eraikina guztiz eraberritu ostean, zabaldu zen berriz ere. Ordutik, Haur Hezkuntzarako gelak, Liburutegia, Informatika-gela eta psikomotrizitate gela kokatzen dira bertan.
Egun, zerbitzu ugari eskaintzen ditu Montorre eskolak, hala nola; Taxi zerbitzua, Jantokia, dohako zaintza zerbitzua, eskola ordutegitik kanpoko klase ezberdinak edota udalaren dirulaguntzak.
Jaiak
aldatuHerriko patroia San Polikarpo da, eta Urtarrilaren 26an ospatzen da. Egunean bertan meza-santua, dantza erakuskizuna, trikitixarekin alaitutako herri-hamaiketakoa, eskupilota partidak eta erromeria egoten dira.
Alabaina, Arteagako jai nagusiak Antolin Deunaren bezpera egunetan ospatzen dira (abuztuaren amaierako eta irailaren hasierako egunetan). Ekintza askotariko festa-egitaraua izaten dute, ondorengo jai-egunak ospatzen dituztelarik: Gazte Eguna, Tabernazarre Eguna eta Antolin Deuna. Kontzertu, eskupilota partida, kultur-emanaldi, mozorro janzte, tortilla zein paella txapelketa bezalako ekintzek alaitzen dituzte jaiak. San Antolin egunean, irailaren 2an, Antolin Deunaren baselizara igotzen dira herritarrak, fededunek meza entzuten dute, eta ondoren, hamaiketakoa jan eta euskal dantzen girora alaitzen dute eguerdia. Azkenik, biribilketan jaisten dira baselizatik, mendian behera, herriko enparantzara heldu arte.
Bestelako auzo-jaiak ere ospatzen dituzte arteagarrek, hala nola; Karmen Birjinaren eguna (uztailaren 16an) Zendokiz auzounean, edota San Lorentzo eguna (abuztuaren 10ean).
Kultur-eragileak
aldatu- Gazteluzar (sozietate gastronomikoa).
- Artie Dantza Taldea (euskal-dantza taldea).
- Gartiape Kirol Kluba (kirol-elkartea).
- Antoliñape Kultur Elkartea
- Artiako Gazte Asanblada
- Helduen Elkartea (GAHE)
- Montorrealde Guraso Elkartea
Gaztelua
aldatuGautegiz-Arteagako eraikinik garrantzitsuena "Arteagako dorrea" edo gaztelua da. Erdi Aroko dorretxe baten hondarren gainean berreraiki zen, Eugenia Montijokoaren aginduz, Napoleon III.a bere senarraren garaian. Gaur egun, jatetxe eta hotela da. 2001etik, Eusko Jaurlaritzak, Sailkatutako Kultura Ondasun gisa aitortzen du.
Urdaibai Bird Center
aldatuOruetako auzoan, Mundakako Itsasdarraren paduraren bihotzean Urdaibai Bird Center dago, Europa mailako erreferentziazko ikerketa zentro eta museo ornitologikoa. "Naturaren museo bizi" handi bat da, jendeari irekita dagoena, hegaztien eta hauen migrazioen ikerketara eta ezaguera barreiatzera bideratuta dagoena.
Ikerketarako eta zientzia dibulgaziorako den behatoki honek 2012. urtean ireki zituen ateak. Kontzientziazio eta dibulgazio lanak bisitetan egiten dira eta bertan bisitariek dibulgatzaileen esanak entzuteko aukera ez ezik, hegaztiak paduretan eta hezegunetan zuzenean behatzeko aukera dute. Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatzen du
Ondare erlijiosoa
aldatu- Andra Mariaren Zeruratzearen eliza (Eleizalde auzounean)
- Done Laurendi edo San Lorentzo baseliza (Isla Bekoa auzoan)
- San Antolin baseliza (Muruetagana auzoan)
- San Roke baseliza (Ozollo auzoan)
- Karmen Ama Birjina baseliza (Zendokiz auzounean)
- San Bartolome baseliza (Isla Goikoa auzoan)
- Santa Kurutz baseliza (Aldamiz auzoan; egun desagertua, 1950. hamarkadan eraitsia)
Ondare zibila
aldatu- Bekoetxe, Jaunsolo, Ojangoiti, Argiñene (eraitsia), Goikoetxe, Musetabe, Bidasolo, Mendotza, Naberan eta Ozolloaurrekoa baserriak.
- Barrenerrota, Oiangoiti (erortzear), Ikoakone Olaldea (desagertua) eta Oleta burdinolak.
- Koba Errota marea-errota, Ozollo-errota eta Portu-errota izenez ere ezaguna.
- Andrabideko harrobiak.
Zerbitzuak
aldatu- Aretxederreta Kultur Etxea eta Sabin Muniategi Udal Liburutegia (Herriko Enparantza).
- Udal pilotalekua eta gimnasioa (Herriko Plaza)
- Mediku kontsultategia (Zelaieta auzoa, 81).
- Orrazi ileapaindegia (Herriko Plaza, 4 behea).
- M.Uribe Farmazia (Zelaieta auzoa, 40 behea).
- Egala Taberna (Herriko Enparantza, 4).
- Artea Herriko Taberna (Herriko Enparantza, 1).
Garraioa
aldatuBizkaibus zerbitzuaren bi autobus-linea pasatzen dira arteagatik: Bilbo-Lekeitio (3513) eta Gernika-Ibarrangelu (3526). Lehenengoak, 2 orduko maiztasuna du urte osoan zehar. Bigarrenak, berriz, 3 orduko maiztasuna. Hala ere, azken linea honek udako hilabeteetan (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila) maiztasuna areagotzen du; egunero, norabide bietaruntz, ordu erdiroko zerbitzua izanik.
Bilbo-Lekeitio autobus lineak Arteagan dituen geltokiak hauek dira:
- Errekalde (Orueta auzoan)
- Herriko Enparantza (Zelaieta auzoan)
- Zelaieta (Elexalde eta Mendialdua auzoetatik hurbil)
- Muruetagane
- Basetxeta
Gernika-Ibarrangelu lineak Arteagan dituen autobus-geltokiak hauek dira:
- Errekalde (Orueta auzoan)
- Herriko Enparantza (Zelaieta auzoan)
- Zelaieta (Elexalde eta Mendialdua auzoetatik hurbil)
- Agirreta
- Isla Bekoa
- Isla Goikoa
- Ozamiz
- Kanala (Elexalde)
- Kanala (Jatetxearen alboan)
Argazki galeria
aldatu-
Andra Mariaren Zeruratzearen eliza.
-
Sabin Muniategi Udal Liburutegia.
-
Andrabideko harrobiak.
Arteagar ospetsuak
aldatu- Federiko Murueta-Goiena (1860-1940), mediku eta Valladolideko Unibertsitateko dekanoa.
- Aingeru Zabala Ozamiz Kondaño (1866-1940), EAJ-ko politikaria.
- Sabin Muniategi (1912-1990), euskal idazlea.
- Josu Naberan (1941), euskarazko saiakeragile eta itzultzailea.
- Miren Arantza Madariaga (1967), EAJ-ko politikaria.
- Olatz Arrizabalaga (1997) pilotaria.
- Amaia Aberasturi (1997), aktorea.
- Damaris Egurrola (1999), futbolaria.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 145. arauaː Bizkaiko herri izendegia. .
- ↑ «Gautegiz-Arteaga - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-09).
- ↑ «Busturialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-09).
- ↑ «Etxabe Zubizarreta, Pilartxu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-04).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-04).
- ↑ "Gautegiz Arteaga", Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistema.
- ↑ 2018ko PGOU, Gautegiz Arteagako Udala[Betiko hautsitako esteka].
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bizkaia |