George Meredith (Portsmouth, 1828ko otsailaren 12a - Box Hill, 1909ko maiatzaren 18a) britainiar idazlea izan zen. Hasieran idatzi zituen lanek ez zuten arrakastarik izan eta kazetaritzan aritu zen lanean. 1866an, gerrako berri emaile lanetan bidali zuten Italiara. Italiatik itzuli zenean Box Hillen zeukan etxera joan zen, eta han bizi izan zen hil zen arte. Olerkiak eta ukitu psikologiko nabaria zuten eleberriak idatzi zituen. Gaztetan Alemanian izan zuen heziketak eragin handia izan zuen Meredithengan. Bere obraren ezaugarri nabarmenena mende bukaerako gizarte erakundeen eta gizabanakoen azterketa zorrotza eta ironikoa da. Idatzi zituen lanen artean hauek ditu aipagarrienak: The Ordeal of Richard Feverel (1859, Richard Feverelen froga), arrakasta izan zuen lehen eleberria; Modern Love (1862, Maitasun modernoa), 50 poemen bilduma, ezkontzaren desegiteari buruzkoa; Vittoria (1867), The Adventures of Harry Richmond (1871, Harry Richmonden abenturak), Beauchamp´s Career (1876), The Egoist (1877, Berekoia), Diana of the Crossways (1885, Diana Crosswayskoa), On the Idea of Comedy (1877), kalitate handiko lana.

George Meredith

Bizitza
JaiotzaPortsmouth1828ko otsailaren 12a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua
HeriotzaDorking1909ko maiatzaren 18a (81 urte)
Hobiratze lekuaSurrey
Familia
Ezkontidea(k)Mary Meredith (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, eleberrigilea eta prosalaria
Jasotako sariak
MugimenduaPrerrafaelismoa

IMDB: nm1014195 Musicbrainz: 7a031450-08cf-44a5-a6eb-bec49eb9deff Discogs: 1731027 Find a Grave: 12133412 Edit the value on Wikidata

Saiakerak

aldatu
  • Essay on Comedy (1877)

Eleberriak

aldatu
  • Celt and Saxon (1910)
  • The Amazing Marriage (1895)
  • Lord Ormont and his Aminta (1894)
  • One of our Conquerors (1891)
  • Diana of the Crossways (1885)
  • The Tragic Comedians (1880)
  • The Egoist (1879)
  • The Tale of Chloe (1879)
  • The Case of General Ople and Lady Camper (1877)
  • The House on the Beach (1877)
  • Beauchamp's Career (1875)
  • The Adventures of Harry Richmond (1871)
  • Vittoria (1867)
  • Rhoda Fleming (1865)
  • Emilia in England (1864)
  • Evan Harrington (1861)
  • The Ordeal of Richard Feverel (1859)
  • Farina (1857)
  • The Shaving of Shagpat (1856)

Poema liburuak

aldatu
  • Last Poems (1909)
  • A Reading of Life (1901)
  • Odes in Contribution to the Song of French History (1898)
  • The Empty Purse (1892)
  • A Reading of Earth (1888)
  • Ballads and Poems of Tragic Life (1887)
  • A Faith on Trial (1885)
  • The Woods of Westermain (1883)
  • Poems and Lyrics of the Joy of Earth (1883)
  • Modern Love (1862)
  • Poems (1851)

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Meredith