Georges Duhamel
idazle frantziarra
Georges Duhamel, benetako izena Denis Thévenin (Paris, Frantzia, 1884ko ekainaren 30a - Valmondois, Val-d'Oise, Frantzia, 1966ko apirilaren 13a) frantses idazlea izan zen.
Biografia
aldatuLehen Mundu Gerran oinarrituriko Vie des martyrs (1914, "Martirien bizitza") eta Civilisation (1917, "Zibilizazioa") eleberriek ospe handia eman zioten Duhameli. Geroago bi eleberri-sail handi idatzi zituen: Vie et Aventures de Salavin (1920-1932, "Salavianen bizitza eta abenturak", sei liburuki) eta Chronique des Pasquier (1933-1945, "Pasquiertarren kronikak", hamar liburuki). Berea da, halaber, Scènes de la vie future (1930, "Etorkizuneko bizitzaren eszenak") saioa.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Duhamel |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.