Georges Rodenbach
Georges Raymond Constantin Rodenbach (Tournai, Belgika, 1855eko uztailaren 16a - Paris, Frantzia, 1898ko abenduaren 25a) belgikar poeta izan zen, frantsesez idatzi zuena.
Georges Rodenbach | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tournai, 1855eko uztailaren 16a |
Herrialdea | Belgika |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris, 1898ko abenduaren 25a (43 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Georges Rodenbach (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ganteko Unibertsitatea Sint-Barbaracollege (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, kazetaria, eleberrigilea, antzerkigilea, idazlea eta legelari-poeta |
Mugimendua | sinbolismoa |
Biografia
aldatuLa Jeune Belgique aldizkarian idatzi zuen gaztetandik. Zuzenbide ikasketak albo batera utzi, eta literatura idazten hasi zen. Parisen jarri zen bizitzen gero, eta poema-liburu hauek argitaratu zituen: Le foyer et les champs (1877, Sutondoa eta zelaiak), Les tristesses (1879, Tristeziak), La mer élégante (1881, Itsaso dotorea), L´hiver mondain (1884, Munduko negua), La jeunesse blanche (1886, Gazteria zuria), La règne du silence (1891, Isiltasunaren erresuma) eta Le miroir du ciel natal (1898, Jaiotzako zeruko ispilua).
Rodenbachenak dira, halaber, Bruges-la-Morte (1892, Brujas hila) eta La cerillonneur (1897, Kanpaijolea) eleberriak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Rodenbach |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.