Gregorio VII.a[1] (Sovana, 1020 inguru - † Salerno, 1085eko maiatzaren 25a) Eliza Katolikoaren 157. Aita Santua izan zen 1073 eta 1085 urteen bitartean. Erreformak bultzatu zituen bere agindupean, Alemanian Henrike IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa enperadorearekin inbestiduren auzia eragin zutenak. Benedikto XIII.ak kanonizatu zuen 1728an. Haren jaieguna maiatzaren 25ean ospatzen da.

Gregorio VII.a

(XII. mendea)

157. Aita santu

1073ko apirilaren 22a (egutegi gregorianoa) - 1085eko maiatzaren 25a (egutegi gregorianoa)
Alexandro II.a - Viktor III.a
kardinal

1059ko martxoaren 6a (egutegi gregorianoa) -

Santa Maria in Domnica (en) Itzuli cardinal-deacon (en) Itzuli


Abbot of Saint Paul Outside the Walls (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIldebrando di Soana
JaiotzaSovana (en) Itzulic. 1020
HeriotzaSalerno1085eko maiatzaren 25a ( urte)
Hobiratze lekuaSalernoko katedrala
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, apaiz katolikoa, idazlea eta Latin Catholic monk (en) Itzuli
Lantokia(k)Erroma eta Aita Santuen Lurraldea
Santutegia
Maiatzaren 25
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaBeneditar

Find a Grave: 9692914 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Fraide beneditarra zen. Gregorio VI.aren garaian jadanik nabarmendu zen, eta Leon IX.a aita santu zela ekin zien Elizaren ustelkeriari kontra egitea helburu zuten berrikuntzei. Aita Santu zela, elizgizonen ezkontza, simonia eta inbestidura laikoa debekatu zituen, eta ordezkariak bidali zituen Europa osora debeku haiek gauzatzearren.

Oposizioa oso handia izan zen ordea, eta Aita Santuaren aurkako elkarte bat antolatu zuten elizaren gehiegizko aginpidearen beldur zirenek. Alemaniako enperadorea, Henrike IV.a, talde hartan sartu zen, eta Gregorio VII.ak eskumikatu egin zuen. Gero bakezkoak egin bazituzten ere, 1080an berriz eskumikatu zuen, eta Henrikek Giberto Ravennakoa (Klemente III.a) izendatu zuen antipapa; Gregoriok kristandadeari laguntza eskatu zion, baina ez zuen lortu. Alemaniako Gerra Zibila bukatu zenean, Henrike Italiara joan eta Erroma hartu zuen (1083). Gregorio Sant'Angeloko gaztelura erretiratu zen, normandiarrek, Roberto Guiscardoren gidaritzapean, askatu eta berekin eraman zuten arte; Salernon hil zen urtebeteko erbestearen ondoren.

Gregorio VII.aren berrikuntzek berebiziko garrantzia izan zuten Elizaren historian: Elizaren maila morala jaso zuen, eta berak hasi zuen Inbestiduren borroka, Wormseko konkordatuarekin bukatu zena.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gregorio VII.a