Hegoafrikako errugbi selekzioa
Hegoafrikako errugbi selekzioa Hegoafrikaren ordezkaria da gizonezkoen errugbi partida ofizialetan, hala nola, Munduko Errugbi Kopan, The Rugby Championshipen eta test-partidetan. South African Rugby Unionen mende dago, eta Springboks ezizena ematen zaio. Munduko errugbi talde onenetako bat da, lau aldiz irabazi baitu Munduko Errugbi Kopa: 1995ean, 2007an, 2019an eta 2023an.
Hegoafrikako errugbi selekzioa | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Izengoitia | Springboks, Bokke, Amabokoboko | ||||||||||||||||||||||||||
Elkartea | South African Rugby Union | ||||||||||||||||||||||||||
Estadioa | Ellis Park Stadium, Johannesburg (60.000) | ||||||||||||||||||||||||||
Hautatzailea | Jacques Nienaber | ||||||||||||||||||||||||||
Kapitaina | Siya Kolisi | ||||||||||||||||||||||||||
Partida gehien | Victor Matfield (127) | ||||||||||||||||||||||||||
Puntu gehien | Percy Montgomery (893) | ||||||||||||||||||||||||||
Entsegu gehien | Bryan Habana (67) | ||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||
Lehenbiziko partida | |||||||||||||||||||||||||||
Hegoafrika 4-0 Britainiar Uharteak Lurmutur Hiria, 1891ko uztailak 30 | |||||||||||||||||||||||||||
Garaipenik handiena | |||||||||||||||||||||||||||
Hegoafrika 134-3 Uruguai East London, Hegoafrika, 2005eko ekainak 11 | |||||||||||||||||||||||||||
Porrotik handiena | |||||||||||||||||||||||||||
Zeelanda Berria 57-0 Hegoafrika 2017ko irailak 16 | |||||||||||||||||||||||||||
Munduko Errugbi Kopa | |||||||||||||||||||||||||||
Parte hartzeak | 8 (aurrenekoa 1995ean) | ||||||||||||||||||||||||||
Posturik onena | Irabazlea 1995ean, 2007an, 2019an eta 2023an |
Errugbi selekzioa apartheid politikaren ikurretako bat izan zen. Dikotomia argia zen: futbola beltzen kirola zen, eta errugbia, zuriena. 1995eko munduko tituluaren ondoren, baloi obalaren kirola beltzen auzoetan zabaltzeko programak abiatu zituzten eta, astiro bada ere, bilakaera gertatu da; izan ere, Munduko Kopa bakoitzean gero eta gehiago dira selekzioan parte hartzen duten jokalari beltzak.[1] 2018an, Siya Kolisi bihurtu zen lehenbiziko jokalari beltza selekzioko kapitaina izaten.[2]
Historia
aldatuBritainiarrek eraman zuten errugbia Hegoafrikara. Lehenbiziko partida 1862an jokatu zen, Lurmutur Hiriko britainiar soldaduen eta zibilen artean. Pixkanaka, afrikanerrek errugbia hobetsi zuten, futbola baino, eta klubak ugaritu ziren hiri handietan, Johannesburgen, Lurmutur Hirian eta Pretorian bereziki.[3][4]
1891ko uztailaren 30ean jokatu zuen lehenbiziko partida Hegoafrikako selekzioak, Lurmutur Hirian, British Lionsen aurka; bisitariak 0 eta 4 gailendu ziren.[oh 1] British Lionsak 1896an itzuli ziren Hegoafrikara, eta lau test-partida jokatu zituzten bertako selekzioaren kontra; lehenbiziko hirurak irabazi zituzten, baina laugarrenean, Newlands Stadiumen, hegoafrikarrek beren aurreneko garaipena erdietsi zuten (5-0).[5]
1906-1907an egin zuen Hegoafrikako taldeak lehenbiziko bira Europan,[oh 2] eta Eskoziaren aurka besterik ez zuen galdu. Arrakasta horrek hegoafrikarren nazio harrotasuna suspertu zuen.[6] 1912-1913ko biran, berriz, Home Nations guztiak garaitu zituen, eta itzuliko Grand Slama irabazi.[4] Hau lortzen zuen Hego hemisferioko lehenbiziko selekzioa izan zen. Historian zehar beste hirutan errepikatu zuen, 1932an, 1952an eta 1961ean.
Australiarekin eta Zeelanda Berriarekin ere lehia ugari izan zituen, bai Ozeanian barrena egindako biretan, bai ozeaniarrak Hegoafrikara joan zirenean. Bereziki gogoangarriak izan ziren honako hauek:
- 1921ean Zeelanda Berriarekin izandako lehia, Zeelanda Berrian bertan. Lehenengoan ozeaniarrak nagusi, bigarrenean afrikarrak, eta hirugarren partida 0-0 amaitu zen.
- 1928an Zeelanda Berria Hegoafrikara joan zen, eta afrikarrek 17-0 garaitu zuten; All Blacks-ek 1893tik jasandako porrotik handiena izan zen.
- 1933an Australia joan zen Hegoafrikara, eta bost partidatatik hiru Springbokek irabazi zituzten.
1931-1932ko biran irabazi zuen bigarren Grand Slama, Gales (3-8), Irlanda (3-8), Ingalaterra (0-7) eta Eskozia (3-6) azpiraturik. Emaitza bikainak izan arren, Springboken jokoa oso kritikatua izan zen, Bennie Osler zabaltzaileak baloia, behin eta berriz, eskasera urruntzen zuelako; ondorengo alboko sakean, aldiz, hegoafrikar aurrelari multzo indartsua nagusitu ohi zen. Joko molde betiberdin horri "Ten Man Rugby" izena eman zitzaion, zortzi aurrelariek, uztartze-erdilariak eta zabaltzaileak bakarrik parte hartzen zutelako.[7]
Oso bestelakoa izan zen 1951-1952ko bira. Danie Craven handia entrenatzaile zutela, hegoafrikarrek arrunt errugbi distiratsu eta liluragarria egin zuten, eta hirugarren Grand Slama eskuratu;[4] Eskoziari 0-44 irabazi zioten, Irlandari 5-17, Galesi 3-6, eta Ingalaterrari 3-8; azkenik, Frantzia ere mendean hartu zuten, 3 eta 25, Parisko Yves-du-Manoir estadioan.
1960ko Sharpevilleko sarraskiaren ostean, apartheidaren aurkako mugimendua sortu zen munduan. Zeelanda Berriak presioak izan zituen Hegoafrikan ez jokatzeko, eta Springbokek ere zailtasun ugari kanpoan aritzeko. Hala ere, 1960-1961ean Europa bisitatu zuten, eta laugarren aldiz Grand Slam irabazi; hala ere, Barbariansen aurka galdu zuten Cardiffen.[4] 1976tik aurrera, egoera gogortu egin zen, eta Hegoafrikak nazioarteko edozein kirol ekitalditan parte hartzeko debekua izan zuen.
1987an Munduko Errugbi Kopa abiatu zenean, Hegoafrikak ezin izan zuen parte hartu, ezta 1991koan ere. 1991n apartheida bertan behera gelditu zen, eta 1995eko Munduko Kopa Hegoafrikan jokatzeko erabakia hartu zuen Nelson Mandela lehendakariak, herria batzeko aukera bat ikusi baitzuen. Hegoafrika izan zen txapelduna, eta Mandelak elastiko berdea soinean zuela ema zion Webb Ellis kopa Francois Pienaar kapitainari; "Hegoafrika Berria"-ren ikurra izan zen une hori.[8][9]
Harrezkero, puntako taldea izan da, Zeelanda Berriarekin eta Australiarekin lehia estuan. 2007an bigarrenez irabazi zuen munduko kopa. 2015eko Munduko Kopa era kaskarrean hasi zuen Japoniaren aurka galduz, baina egoerari buelta eman eta hirugarren egin zuen azkenean. 2019an, The Rugby Championship irabazi zuen, Zeelanda Berriaren 9 urtetako garaipenen segida hautsiz. Urte berean, Munduko Errugbi Kopa irabazi zuen Japonian.[10]
2020an, COVID-19 pandemiaren erruz, ezin izan zuen The Rugby Championship txapelketa jokatu.
Uniformea
aldatu
|
|
|
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
Ikurra
aldatuHegoafrikako selekzioko jokalarien goitizena springbok da, antilope espezie bat. Baina elastikoaren bularrean ageri den ikurra protea da, herrialdeko lore nazionala. Segregazioa dago horren atzean. 2004ra arte, antilopea bakarrik ageri zen bularrean, baina Hegoafrikako Olinpiar Batzordeak ikurra aldatu zuen. Springbok afrikaans hizkuntzako hitza da, eta komunitate zuriarekin lotzen zen. Protea, berriz, 1971n jokalari beltzekin osaturiko selekzioaren ikurra zen. Hala ere, Apartheid sistema desegin zenean, springbok-ak jarraitu zuen elastikoaren aurreko aldean. Hainbatek Nelson Mandelari berari egotzi zioten hautu hori. 2004tik 2015era bi ikurrak agertu ziren bularrean, baina nazioarteko federazioak ikur bakarra ager zitekeela ebatzi zuen. Hartaz geroztik, lorea ageri da bularrean, eta antilopea besoan.[11]
Palmaresa
aldatuMunduko Errugbi Kopa
aldatuMunduko Errugbi Kopa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Urtea | Postua | J | I | B | G | AT | KT | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
1987 | Parte hartzea debekatua, apartheida zela-eta | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
1991 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
1995 | Irabazlea | 6 | 6 | 0 | 0 | 144 | 67 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
1999 | Hirugarrena | 6 | 5 | 0 | 1 | 219 | 101 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2003 | Final laurdenak | 5 | 3 | 0 | 2 | 193 | 89 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2007 | Irabazlea | 7 | 7 | 0 | 0 | 278 | 86 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2011 | Final laurdenak | 5 | 4 | 0 | 1 | 175 | 35 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2015 | Hirugarrena | 7 | 5 | 0 | 2 | 241 | 108 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2019 | Irabazlea | 7 | 6 | 0 | 1 | 262 | 67 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2023 | Irabazlea | 7 | 6 | 0 | 1 | 208 | 88 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Denera | 50 | 42 | 0 | 8 | 1720 | 641 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Rugby Championship
aldatuHonako hauek dira Hegoafrikako selekzioaren emaitzak Hiru Nazioen Txapelketan eta Rugby Championshipen:
- Irabazlea (4): 1998, 2004, 2009, 2019
- Freedom Kopa
- irabazlea (2): 2004, 2009
- Mandela Challenge Plate
- irabazlea (7): 2002, 2005, 2009, 2013, 2014, 2019, 2023
Serieak (etxean eta kanpoan)
aldatuTradizioari jarraiki, Hegoafrikaren eta beste herrialdeen arteko test-partida gehienak biretan jokatu dira. British Lions izan zen Hegoafrika bisitatu zuen lehenbiziko selekzioa, 1891n; Springbokek, berriz, 1906–07an egin zuten lehenbiziko bira, Frantzia, Ingalaterra, Gales, Eskozia eta Irlanda bisitatuz. Serie bakoitzean 1 eta 4 partida artean jokatu ohi dira.[6]
Taldea | J | I | G | B | Urteak |
---|---|---|---|---|---|
Ingalaterra | 7 | 4 | 0 | 3 | 1984; (1994); (2000); (2006); 2007; 2012; 2018 |
Gales | 6 | 6 | 0 | 0 | 1964; 1995; 2002; 2008; 2014; 2022 |
Eskozia | 2 | 2 | 0 | 0 | 2003; 2006 |
Irlanda | 4 | 4 | 0 | 0 | 1981; 1998; 2004; 2016 |
Frantzia | 13 | 9 | 2 | 2 | 1958; 1967; 1968; 1971; 1974; 1975; (1992); 1993; 1996; 1997; (2001); 2005; 2017 |
British and Irish Lions | 14 | 9 | 4 | 1 | 1891; 1896; 1903; 1910; 1924; 1938; (1955); 1962; 1968; 1974; 1980; 1997; 2009; 2021 |
Australia | 11 | 7 | 3 | 1 | 1933; 1937; 1953; 1956; 1961; (1963); 1965; 1969; 1971; 1992; 1993 |
Argentina | 3 | 3 | 0 | 0 | 1993; 1994; 1996 |
Zeelanda Berria | 12 | 5 | 5 | 2 | (1921); (1928); 1937; 1949; 1956; 1960; 1965; 1970; 1976; 1981; 1994; 1996 |
Denera | 72 | 49 | 14 | 9 | %74,3 |
Letra lodia = Serie irabazia; Parentesiak() = Serie berdindua, Letra normala = Serie galdua
Jokalarien errekorrak
aldatuPartida gehien
aldatu# | Jokalaria | Postua | Urteak | Partidak |
---|---|---|---|---|
1 | Victor Matfield | Bigarren lerroko | 2001–2015 | 127 |
2 | Bryan Habana | Hegaleko | 2004–2016 | 124 |
3 | Eben Etzebeth | Bigarren lerroko | 2012– | 119 |
4 | Tendai Mtawarira | Harroin | 2008–2019 | 117 |
5 | John Smit | Orpokatzaile | 2000–2011 | 111 |
6 | Jean de Villiers | Erdiko | 2002–2015 | 109 |
7 | Percy Montgomery | Atzelari | 1997–2008 | 102 |
8 | Willie le Roux | Atzelari | 2013– | 93 |
9 | Joost van der Westhuizen | Uztartze-erdilari | 1993–2003 | 89 |
10 | Ruan Pienaar | Uztartze-erdilari | 2006–2015 | 88 |
2023ko urriaren 29an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.
Entsegu gehien
aldatu# | Izena | Postua | Urteak | J | En |
---|---|---|---|---|---|
1 | Bryan Habana | Hegaleko | 2004–2017 | 124 | 67 |
2 | Joost van der Westhuizen | Uztartze-erdilari | 1993–2003 | 89 | 38 |
3 | Jaque Fourie | Erdiko | 2003–2013 | 72 | 32 |
4 | Jean de Villiers | Erdiko | 2002–2015 | 109 | 27 |
5 | Makazole Mapimpi | Hegaleko | 2018– | 41 | 26 |
Breyton Paulse | Hegaleko | 1997–2007 | 64 | 26 | |
7 | Percy Montgomery | Atzelari | 1997–2008 | 102 | 25 |
8 | JP Pietersen | Hegaleko | 2006–2016 | 70 | 24 |
9 | Pieter Rossouw | Hegaleko | 1997–2003 | 43 | 21 |
10 | James Small | Hegaleko | 1992–1997 | 47 | 20 |
2023ko urriaren 29an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.
Tanto gehien
aldatu# | Izena | Postua | Urteak | J | T | En | Tr | Zk | Dr |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Percy Montgomery | 1997–2008 | Atzelari | 102 | 893 | 25 | 153 | 148 | 6 |
2 | Morné Steyn | 2009–2021 | Zabaltzaile | 68 | 742 | 8 | 102 | 156 | 10 |
3 | Handré Pollard | 2014– | Zabaltzaile | 69 | 698 | 7 | 96 | 152 | 5 |
4 | Bryan Habana | 2004–2016 | Hegaleko | 124 | 335 | 67 | 0 | 0 | 0 |
5 | Elton Jantjies | 2012– | Zabaltzaile | 46 | 331 | 2 | 66 | 62 | 1 |
6 | Naas Botha | 1980–1992 | Zabaltzaile | 28 | 312 | 2 | 50 | 50 | 18 |
7 | Joel Stransky | 1993-1996 | Zabaltzaile | 22 | 240 | 6 | 30 | 47 | 3 |
8 | Braam van Straaten | 1999–2001 | Zabaltzaile | 21 | 221 | 2 | 23 | 55 | 0 |
9 | Joost van der Westhuizen | 1993-2003 | Uztartze-erdilari | 89 | 190 | 38 | 0 | 0 | 0 |
10 | Jannie de Beer | 1997-1999 | Zabaltzaile | 13 | 181 | 2 | 33 | 27 | 8 |
2023ko urriaren 29an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.
Zinema
aldatuClint Eastwoodek zuzenduriko Invictus filma Hegoafrikako taldeak 1995eko Munduko Errugbi Kopan lorturiko garaipenean giroturik dago.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Magro Eizmendi, Imanol. Ametsa astiro doa. Berria, 2019ko urriak 26, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-9-5).
- ↑ Arratibel Gascon, Ainara. Berdintasunaren besokoa. Berria, 2018ko ekainak 9, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-9-5).
- ↑ Onana, Jean-Baptiste. Le sport sud-africain entre déclin et renaissance, raisons d'un relatif recul. Outre-Terre 2004/3, cairn.info (Noiz kontsultatua: 2023-8-30).
- ↑ a b c d Davies, Sean. Mighty Boks: South African rugby. news.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-8-30).
- ↑ 1896 South Africa. The British and Irish Lions, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-8-30).
- ↑ a b South Africa tour 1906-07. en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-8-30).
- ↑ de la Calle, Fermín. "Ten Man Rugby" sudafricano. Con fina desobediencia: Atlas de rugby con olor a cerveza y barro, books.google.es (Noiz kontsultatua: 2023-9-4).
- ↑ Alduntzin, Koldo. All Blacksek jokoa eta Hego Afrikak Kopa. Euskaldunon Egunkaria, 1995ko ekainak 28, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
- ↑ Gomez, Gotzon. Mandela, herria batu zuen gizona. anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-9-5).
- ↑ Hegoafrika hirugarrenez munduko txapeldun, Ingalaterrari irabazita (32-12). Berria, 2019ko azaroak 3, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
- ↑ 'Springbok'-ak ala protea lorea? Ikurraren auzia. Berria, 2019ko urriak 26, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
Oharrak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Hegoafrikako errugbi federazioa, springboks.rugby