Hego Europa
(«Hegoaldeko Europa» orritik birbideratua)
Hego Europa[1] edo Mediterranear Europa Europako kontinenteko eskualdea da. Ez dago horren definizio argirik, eta geografia, kultura, hizkuntza edo historia hizpide hartuta, eskualde honen mugak alda daitezke. Nolanahi ere, Portugal, Espainia, Italia eta Grezia Hegoaldeko Europako herrialdeak direla oro har onartzen da. Frantziako eta Balkanetako hegoaldea ere sartu ohi dira definizio horretan. Izan ere, zenbaiten ustez, Alpeek markatzen dute Hego eta Ipar Europaren arteko muga.