Hyderabad (estatua)
Hyderabad estatua, ingelesez Hyderabad State eta Hyderabad Dekkan izenez ere ezaguna, Indiako Dekkango printzerri eta estatu musulman izan zen, Hyderabad hirian hiriburua zuena, eta Nizam izeneko monarkek zuzendua.
Hyderabad (estatua) | |||
---|---|---|---|
Geografia | |||
Hiriburua | Hyderabad eta Aurangabad (en) 17°21′42″N 78°28′29″E | ||
Kontinentea | Asia | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | monarkia | ||
Demografia | |||
Hizkuntza ofizialak | |||
Erabilitako hizkuntzak | |||
Erlijioa | hinduismo eta islam | ||
Moneta | Hyderabadi rupee (en) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1724 | |||
Bestelako informazioa |
Historia
aldatuHyderabadeko aginte musulmana India erdialdeko Dekkango sultanerri musulmanen historiaren katean sortu zen azken estatuetako bat izan zen, Mysorekoarekin batera. Urdueraz mintzo zen elite musulman batek agintzen zuen oro har, baina herrialdea nagusiki telugueraz mintzatzen zen.
Nizam izen edo tituluko agintariek gobernatu zuen estatua 1724tik 1948ra bitartean. Mogol inperioaren erregeorde izan ziren hasieran, eta gero nolabait Britianiar Raj-aren menpeko, baina nolabaireko autonomiarekin.
Izatez, Indiaren partizioaren unean, kolonizazioaren amaiera, Hyderabad ez zen integratu ez Pakistanen ez Indian. Baina Indiako batasunaren erdian kokatua zegoelarik, 1948an Indiaren anexioa gertatu zen.[1] Ondoren, Mir Osman Ali Khanek, 7. Nizamak, Indiarekin bat egiteko itun bat sinatu zuen, de facto egoerari men eginez. [2]
Hyderabad Estatuak izen horrekin jarraitu zuen Indiako estatu osagarri bat bilakatuz 1947-1956 tartean. Ondoren zatiketa egin zen hizkuntzen araberakoa, eta parterik handiena integratu zen Andhra Pradesh estatu teluguan; Kalyana-Karnataka eskualdea (kannada hiztunak) Karnatakan integratu zen, eta Marathwada eskualdea (marathera hiztunak) Maharashtran.
Hyderabadek, dena den, identitate kultural eta politiko propioa izaten jarraitu zuen eta estatu zaharreko lurrak Telangana estatuan berregituratu ziren 2014an, Andhra Pradesh estatu telugu handiagotik sezesio adostua eginez.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Sherman, Taylor C.. (2007). «The integration of the princely state of Hyderabad and the making of the postcolonial state in India, 1948–56» The Indian Economic and Social History Review 44 (4): 489–516. doi: ..
- ↑ Chandra, Mukherjee & Mukherjee 2008.