Iñaki Olabeaga
euskal idazlea
Iñaki Olabeaga Aldanondo Txotx (Donostia, Gipuzkoa, 1901eko urriaren 14a - Irun, 1983) euskal idazlea. Lasalletar fraidea. Irunen egin zituen fraide ikasketak, eta bertan jardun zuen irakasle. Errepublika garaian Zenbakiztia eta Neurkiztia liburu didaktikoak argitaratu zituen. Gerra Zibilaren ondorioz, Frantziako Lillera erbesteratu behar izan zuen. Euskal Herrira itzulita, Zarautzen egon zen irakasle; Sestaon, Bilbon eta berriz ere Irunen izan zen gero. Egan, Nora?, El Bidasoa, Euzko-gogoa eta Olerti aldizkarietan idatzi zuen. Olabeagaren lan aipagarrienak dira: Salle´ko Juan Bautista´ren bizitza laburra (1955), hitz lauz; eta Gogoetan (1972), Maite dedana (1975), Biotz iturritik (1977) olerki liburuak.
Iñaki Olabeaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1901eko urriaren 14a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Irun eta Donostia, 1983 (81/82 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Izengoitia(k) | Txotx |
Lanak
aldatuPoesia
aldatu- Maite dedana (1975, Graf. Telleria)
- Gogoetan (1972, S. Anton Katekesia)
Kanpo loturak
aldatu
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.