Igor Markevitx
Igor Borisovitx Markevitx (Kiev, Ukraina, 1912ko abuztuaren 9agreg./uztailaren 27ajul. - Antibes, Okzitania, 1983ko martxoaren 7a) ukrainar musikagilea eta zuzendaria izan zen.
Biografia
aldatuBere belaunaldiko zuzendaririk onenetakotzat jotzen da. Parisko Concert Lamoureux kontzertuen zuzendari izandakoa. Espainiako irrati-telebistako eta orkestrako sortzaile eta zuzendaria izan zen, baita Montecarloko Operako orkestra nazionalekoa.
Lan aipagarriak: Rebus (1931) eta L´envol d´Icare (1933, Icaroren hegaldia) balletak; orkestrarako lanak, concerto grosso bat, oratorioak, korurako lanak, ganberako musika, ahotserako lanak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Igor Markevitx |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.