Immunitate diplomatiko

Immunitate diplomatikoa diplomazialari batek bizi den eta lan egiten duen herrialdean daukan bortxaezintasunaren onurak dira, tartean zergak ordaindu beharrik ez izatea, eta bertako auzitegien jurisdikzio zibil eta kriminaletik aske egotea.

Onura hauek emanak izan dira historikoki diplomazialariak beste burujabetza bat ordezkatzen duelako eta bere funtzioen betekizuna inolaz ere ez eragozteko.

Immunitate diplomatikoa Harreman Diplomatikoei buruzko Vienako Hitzarmenean (1961) arautu ziren.

Era berean, Harreman Kontsularrei buruzko Vienako Hitzarmenak (1963) kontsulen eta ofizialki onartutako edozein kontsul ordezkarien eskubideak arauti zituen.

Agente diplomatikoek epaiketara deituak ez izateko duten eskubidea ere barne hartzen du, betiere herrialde hartzaileko auzitegiren batek bere burua eskuduntzat jotzen ez duen bitartean atzerritar diplomazialari baten aurka jotzeko.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu