Inge Aicher-Scholl
Inge Aicher-Scholl (1917ko abuztuak 11-1998ko irailak 4), gaztetan Arrosa Zuria nazien aurkako mugimenduan parte hartu zuen alemaniar idazle bat izan zen.
Inge Aicher-Scholl | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ingersheim an der Jagst, 1917ko abuztuaren 11 |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Leutkirch im Allgäu, 1998ko irailaren 4a (81 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Aita | Robert Scholl |
Ezkontidea(k) | Otl Aicher |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Municheko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta Erresistentziaren kidea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
Forchtenbergeko alkatea zen Robert Schollen eta honen emazte Magdalenaren sei seme-alabetatik nagusiena eta Hans Scholl eta Sophie Schollen arreba-ahizpa zen.
Arrosa Zuria Nazien gerra krimenekin, batez ere juduen aurkakoak ekialdeko frontean, biziki kritikoak ziren gerraren aurkako foiletoak inprimatu eta banatu zituzten ikasle talde bat izan zen.
Sophie ta Hans foiletoen banaketan harrapatuak izan ziren, traizioagatik epaituak eta gilotinan exekutatuak, Arrosa Zuriko beste kide batzuk ziren Kurt Huber, Willi Graf, Christoph Probst eta Alexander Schmorellekin batera.
Inge eta Scholl familiako beste kide batzuk atxilotuak eta itaunduak izan ziren, baina ondoren aske utzi zituzten.
Inge Otl Aicher diseinatzailearekin ezkondu zen, eta 1946an, gazte intelektual talde batekin batera, Hochschule für Gestaltung sortzea planteatu zuten, sorkuntza aktibitatea eguneroko bizitzarekin lotuko zuen, eta, helburu bezala, moralki nazismoak eta Bigarren Mundu Gerrak suntsitutako gizartea kulturalki berreraikitza izango zuen ikerketa eta irakaskuntza erakunde bat. Bauhauseko printzipioak biziberritzen saiatu ziren Max Bill zuzendari bezala izendatuz.
Ulmeko diseinu eskolaren proiektua John McCloyk emandako milioi bat markoei esker finantzatu zen, Schollek fundazioarentzat Max Bill, Walter Gropius eta AEBekin zituen kontaktuen bidez lortu zuena, gainera, Gobernu Federalaren, Tokiko Gobernuaren, diru laguntza pribatuen eta industrien diru babesa jaso zuen.
XX. mendearen bigarren erdiko mugimendu bakezalean burubelarri murgilduta egon zen.
"Arrosa Zuria"ri buruzko liburuak ere idatzi zituen.
Minbiziak jota hil zen 1998ko irailak 4an.
Ohoreak
aldatu- 1995: Verdienstorden des Landes Baden-Württemberg Verdienstmedaille des Landes Baden-Württemberg
- 1997: Ehrenbürgerwürde der Stadt Ulm
- 1999: Eskola Bad Allgaun bere izenean
- 2005: Eskola Neu-Ulmen bere izenean