Isabel Díaz Ayuso
Isabel Natividad Díaz Ayuso (Madril, Espainia, 1978ko urriaren 17a) espainiar politikaria da, Alderdi Popularreko kidea. Madrilgo Erkidegoko presidentea da 2019ko abuztuaren 19az geroztik. Era berean, Madrilgo Erkidegoko Alderdi Popularraren bozeramailea eta komunikazio idazkariordea da.[1] Kazetaritzan lizentziaduna da Madrilgo Complutense Unibertsitatean, eta Komunikazio Politiko eta Protokoloan masterduna unibertsitate berean.[2] 2005ean Alderdi Popularreko kide egin zen.
2019ko Madrilgo Biltzarrerako hauteskundeetan haren alderdiaren hautagaia izan zen. Bigarren postuan geratu zen PSOEren atzetik, baina Ciudadanos eta Vox alderdien babesa jaso eta Madrilgo Erkidegoko presidente izendatu zuten. 2021eko martxoaren 10ean, Madrilgo Autonomia Erkidegoko hauteskundeak aurreratu zituen, Ciudadanos alderdi gobernukideak zentsura mozioa aurkeztuko ziola igarri zuenean, Covid19 pandemiaren erdian.[3]
Haren zenbait adierazpenek txundimena piztu dute, hala nola goiburu dikotomiko zaharren erabilera bere Madrilgo hautagaitza aurkezteko ("askatasuna ala komunismoa"),[4] faxista deitua izatea "alde onean egotea" dela esatea[5] edo, ingurumenerako babes neurriak ez aplikatzeko, "auto pilaketak Madrilgo identitate ikur bat" direla nabarmentzea.[6] Historiari, Espainiari eta katolizismoari buruzko haren ikuspegia akritikotzat, dogmatikotzat eta erabat ezjakintzat jo da.[7]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Telemadrid. (2018-05-19). «Isabel Díaz Ayuso, vicesecretaria de Comunicación y portavoz del PP de Madrid» Telemadrid (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
- ↑ «Asamblea de Madrid. Páginas - Curriculum» web.archive.org 2018-04-16 (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
- ↑ «Ayusok hauteskundeak aurreratu ditu eta oposizioak zentsura mozioak aurkeztu ditu» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-03-10 (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
- ↑ «Iglesiasek Espainiako Gobernua utzi du Madrilgo hauteskundeetan hautagai izateko» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-03-15 (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ayuso: "Cuando te llaman fascista estás en el lado bueno de la historia"» LaSexta 2021-03-15 (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Intxausti, Aurora. (2019-04-24). «Díaz Ayuso: “Los atascos son una seña de identidad de Madrid”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Manetto, Patricia R. Blanco, Francesco. (2021-09-29). «Los desatinos de Ayuso sobre el indigenismo y el legado de España en América» El País (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).