Itsaspeko edo urpeko (ontzi) esaten zaio ur-azpian mugi daitekeen ontziari, hala gudan nola arlo zibilean erabiliak. XVII. mendean lehenengo modeloak egin zituzten, eta XVIII. mendean hasi ziren armadetan erabiltzen. Lehen Mundu Gudan barra-barra eraiki ziren.

Alemaniako itsaspeko handia.

Itsas azpian zein itsas gainaldean ibil daitekeen ibilgailua da. Itsaspekoa osatzen duen sistema ez da oso konplexua: andel batzuez baliatzen da ur-azpian sartzeko eta ur-azalera igotzeko. Helburuaren arabera, denbora gehiago ala gutxiago irauten dute. Batetik, gudarako prestatuek urte eta erdiz murgilduta iraun dezakete; bestetik, beste batzuek eskifaia txikia eramaten dute eta ur azpian ordu gutxi diraute. Gainazalean daudenean, andel horiek haizez beterik daude (haizeak urak baino dentsitate txikiagoa duenez, igeri egoten da), eta murgildu ahal izateko, andel horiek urez betetzen dituzte; horrela, itsaspekoa astunago bilakatu eta hondoratu egiten da. Berriz, gainazalera itzultzeko, aurkako prozesua egiten da: andel horietan aire konprimatua txertatzen da eta gorantz egiten du.

Itsaspeko zibilak

aldatu

Normalen militarrak baina txikiagoak dira. Itsaspeko turistikoak zonalde tropikaletan edo ikuspen oneko uretan erabiltzen dira. Gehienbat 15 eta 50 bitarteko bidaiari garraia ditzakete eta egunero hamar murgiltze edo gehiago egin. Diseinuari dagokionez, ikerketako itsaspekoen egituran oinarritzen dira. Bidaiariek bistez goza dezaten, leiho handiak dituzte eta sistema mekaniko garrantzitsuak kasko kanpotik daude, espazioa aurrezteko. Gehienbat, bateria elektrikoaz funtzionatzen dute eta oso motelak dira.

Berez, itsaspekoak ur azpitik edo gainazaletik autonomoki funtzionatzeko gai dira. Mugikortasuna mugatua dute, gehienetan leku berean egotekoak baitira: adibidez, erreskateetan, salbamenduetan edo ikerketan erabilitakoak. Horiei urpeko ontzi esaten zaie. Gehienetan, itsaspeko handiek urpeko ontzi txikiak eraman ohi dituzte operazio-zonaldera. Urpeko txiki asko zilbor-heste baten bidez lotuta daude ama-ontzi bati, elektrizitatez eta airez hornitzeko.

Batisferak propultsio sistema falta duten itsaspekoak dira eta oso murgilketa sakonetarako erabiltzen dira. Haien arbasoa itsaspeko kamera zen. Azkenean, itsaspeko auto-propultsatuak dira, gainazalean dagoen ama ontzi baten menpekoak. Bitxikeria moduan, Alvin Titanicen hondoratua ikertzeko erabilitako batisfera izan zen.

Arlo horri dagokionez, itsaspeko txikiak kontrol urrenen bidez operatu ahal izatea garapen berria da: murgiltzeak oso sakonak direnean edo urak urpekarientzako arriskutsuak direnean erabiltzen dira.

Itsaspeko militarrak

aldatu

Egun, itsaspeko militar gehiago daude zibilak baino. Oso erabilgarriak dira ikuspuntu militarretik, sakontasun handian nabigatzen dutenean antzematea oso zaila delako. Haietan, diseinua oso garrantzitsua da, batetik isiltasunean mugi daitezen eta, bestetik, detektatzea saihesteko. Kontuan izan behar da soinuak uretan airean baino askoz errazago bidaiatzen duela; beraz  soinuari arreta handia jarri behar zaio, soinua erraz detektatzen den ezaugarria delako.

Itsaspeko militarren motak

aldatu

Itsaspeko militarrak gehienetan bi taldetan banatzen dira: eraso-itsaspekoetan eta misil balistikoekin hornitutako itsaspeko estrategikoetan. Lehenak itsasontzi etsaien kontra aritzeko diseinatuta daude; bigarrenak, leku estrategiko batetik lurreko jomugak erasotzeko. Bi itsaspeko mota horien desberdintasuna betetzen duten eginkizunean ikusten da, eraikuntzan bainoago.

Erasotzeko erabilitakoak

aldatu

Eraso-itsaspekoak bi mota orokorretan bana daitezke: nuklearrak eta diesel-elektrikoak. Nuklearrak azkarragoak eta handiagoak dira; gainera, potentzia eta autonomia handiago dute. Eginkizunaren arabera, batzuetan diesel-elektrikoak ur axaletan edo itsasbazterreko zereginetan erabiltzen dira.

Bi diseinu mota horien arteko berezitasunak saihesteko, itsas armadak hasi dira propultsio anaerobikoko ontzietako garapenarekin; diesel-elektrikoak bezalakoak dira, baina murgiltze denbora handiagoa dute.

Hainbat itsaspeko militar espezializatu garatu dira. Bigarren Mundu Gerran japoniarrek erabili zituzten haien itsaspekoak eraso hegazkinak botatzeko plataforma gisa. Alemaniarrek itsaspeko bat eraiki zuten beste ontziak hornitzeko. Itsas armada japoniarrak eta britainiarrak itsaspeko nanoak sabotajean edo espioitzan aritzeko erabiltzen zituzten.

Misil balistikokoak

aldatu

Misil balistikoko itsaspekoak SSBN (Silent Service Missile Ballistic Nuclear) siglen bidez adierazten dira. Hiriak eta edozein leku estrategiko suntsitzeko gai diren misil balistikoak botatzen dituzte. Egun, energia nuklearrak bultzatzen ditu, autonomia eta kamuflajearen ahalmen handiagoaz hornitzeko.

Murgiltzea eta nabigazioa

aldatu

Itsasontzi guztiak gainazaleko itsaspekoak sartuta flotazio positiboko egoeran daude, Arkimedesen printzipioaren arabera. Modu hidrostatiko batean murgiltzeko, laguntza mekanikorik gabe, pisua eta bultzada balio bera izan behar dute. Itsaspekoen pisua kontrolatzeko lasta-deposituak dituzte.

Itsaspekoak  murgiltzeko eta urgaineratzeko brankan eta txopan lasta-depositu nagusiak dituzte. Murgildu nahi dutenean, depositu horiek ireki eta urez betetzen dira eta urgaineratzeko, airez. Sakontasuna kontrolatzeko, murgiltzen diren heinean, edukiontzi txiki batzuk dituzte, presio handiagoa jasan dezaketenak. Ur kopurua edukiontzi horietan itsaspekoa jaitsiko den sakontasunarekin lotzeaz gain, kanpoan gertatzen diren aldaketei erantzuteko balio du. Edukiontzi horiek itsaspekoaren grabitate-zentrotik gertu kokatzen dira edo bestela itsaspekotik banatzen dira, okertzean eragina ez izateko.

Murgiltzean, kroskoak jasan dezakeen ur presioa materialaren arabera aldatzen da. Altzairuzko kroskoek 3 MPa jasan ditzakete eta 300 metro inguruko sakontasunean egon daitezke; titaniozkoek 10 MPa jasan ditzakete eta 1000 metro inguruko sakontasunean egon daitezke. Barruko presioa konstante mantentzen da beraz, sortzen diren presio desberdintasun handi horiek eragiten dute itsaspekoak uretan sakontasun handi batean murgiltzerakoan oreka ezegonkorra izatea. Haien joera hondora joatea edo gainazalean flotatzea da. 

Eskora kontrolatzeko itsaspekoak gordetegi batzuk dituzte brankan eta txopan.  Bonbak ura mugiarazten du gordetegi desberdinen artean; honek eragiten du pisu banaketa aldatzea eta hori momentu bat sorrarazten du. Momentu horiek itsaspekoak bira dezala eragiten dute. Gainera, itsaspekoa mugimendu hidrostatiko baten bidez kontrola dezakegu. Honek gainazal desberdinak sortzen lortzen ditu. Gainazal hauek bira ditzakete indar hidrodinamikoak sortzeko, baina soilik abiadura handia daukagunean.

Kroskoak

aldatu

Itsaspekoen diseinua hasierako itsaspekoetan erabiltzen zenaren antzekoa da. Balearen gorputza eredu moduan hartzen zuten, modu honetan herrestatze hidrodinamikoa txikiagotzen dugu uraren azpian, baina bere portaera okerragotzen du olatuen kontra eta herrestatzea handiagotzen dugu gainazalean gaudenean.

Lehen itsaspeko militarrak propultsio sisteman zituzten mugak zirela eta; denbora gehiengoan gainazalean aritu behar ziren, urpeko abiadura normalean 18 km/h-ko baino txikiagoa zenez,ur azpian gertatzen ziren herrestatze guztiak onargarritzat hartzen ziren. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, garapen teknologikoaren eraginez itsaspeko operazioak azkarragoak eta luzeagoak bihurtu ziren; horrez gain, aireko etsaien zainketa iraunkorragoa zenez murgilduta denbora gehiago mantendu behar ziren. Horren eraginez, berreskuratu zen  hasierako itsaspekoek zeukaten forma, horrela herrestatzeak eta soinuak desagertzeko. Itsaspeko militar modernoetan kanpoko kroskoa goma lodi berezi batez inguratuta dago edo plaka berezi batzuez,  soinua xurgatzen dutenak. Horiei plaka anekoiak esaten zaie.

Itsaspekoen goiko aldean bela izeneko dorretxo bat dago. Haren barnean periskopioak edo masta elektronikoak daudeeta radarra, irratia, arma elektronikoak eta beste sistema batzuk ere sar daitezke. Lehenago, itsaspeko askotan aginte-gela kontrol-dorrean zegoen, baina egun, kroskoaren barruan. Gelatxo hura ez da zubiarekin nahastu behar: zubia belaren gainean dago eta gainazalean dagoen bitartean begizko behaketa egiteko erabiltzen da. Itsaspeko batzuetan, zubiaren beheko aldean beste gelatxo bat dago, leihoekin eta beira garbigailuekin egun txarretarako.

Krosko bikoitza

Itsaspeko guztiek eta urpekari txikiek kasko bakarra dute. Itsaspeko handiek kanpoko krosko gehigarri bat edo horren zatiak izaten dituzte. Kanpoko kroskoa edo kasko arina deitzen da: ez du presio-desberdintasunik jasan behar. Haren barruan krosko sendoago bat dago, barruko presio atmosferikoaren eta itsasoko uraren presioaren desberdintasuna jasaten duena. Lehen Mundu Gerraren garaian, presioa jasateko era hobetzeko forma desberdineko bi krosko erabili ziren: presioa jasaten duen barneko bat eta beste bat nabigatzeko forma ezin hobekoarekin.

Eskifaia

aldatu

Eskifaiari dagokionez, itsaspeko nuklearrek 120 pertsona eraman ahal dituzte, nuklearrak ez direnak tripulazio erdia eraman ditzake. Itsaspekoaren barruan egoera nahiko latza eta zaila da eskifaiako kideek isolatuta lan egin behar dutelako denboraldi luzeetan zehar, bere familien kontakturik gabe. Itsaspekoak irratia isiltasunean mantentzen dute antzematea saihesteko. Itsaspeko bat operatzea arriskutsua da, nahiz eta bake garaian egon, istripu asko gertatzen zaizkielako.

Emakumeak nahiko berandu hasi ziren itsaspekoen eskifaietan. 1995ean Norvegiako itsas armada izan zen lehenengoa armada  emakume bat itsaspeko baten kapitaina izendatzen. 1998an Australiako itsas armadak jarraitu zion. Kanada eta Espainia hurrengoak izan ziren.

Argentina izan zen Hego Amerikako lehenengo estatua emakume bat urpekari bateko eskifaian gehitzean, Eliana Krawczy tenientea zehazki. Bitxikeria bat dakigu 2017ko azaroaren 15ean, Eliana San Juan (S-42a) itsaspekoan armen nagusia moduan lan egiten zebilenean itsaspekoa desagertu zela: 15 egun geroago, bilaketari bukaera eman zioten.

Bizi-euskarri sistema

aldatu

Propultsio nuklearrarekin, itsaspekoak hilabeteetan murgilduta egon daitezke, itsaspeko dieselak ez bezala. Dieselak aldizka lurperatu behar dira edo snorkela erabili bateriak kargatu ahal izateko. Itsaspeko militar moderno gehienak eskifaiarentzako oxigenoa sortzeko gai dira, uraren elektrolisiaren bitartez. Atmosfera kontrolatzeko ekipamenduak CO2a bereizteko, airetik gas hori ezabatzeko katalizagailu bat daraman iragazki bat du: tresna horren bidez, erabiltzen ez den CO2a hidrogenoarekin nahasten dute, ura lortzeko.

Ur geza lurrunketak edo alderantzizko osmosiaren bitartez lortzen da. Dutxetarako, harrasketarako, janaria prestatzeko eta garbitzeko erabiltzen da. Itsas ura komunean erabiltzen da. Ur hori (ur beltza esaten zaio), osasun-tankeetan biltegiratzen da, kanpora bota arte.

Itsaspeko moderno eta handietan, zaborra tutu batetik sartzen da, bidoi bateraino. Tutuak (Trash Disposal Unit) izena du ingelesez. Bidoi hori beteta dagoenean, burdina-lasta baten laguntzarekin ozeanoaren hondoraino erortzen uzten da.

Kanpo estekak

aldatu