Izadi hil
Izadi hila edo natura hila margolan mota bat da, elikagaiak, animalia hilak, loreak eta zenbait eguneroko gauzaki mahai baten gainean irudikatzen dituena. Izadi hilek askatasun handiagoa ematen diote ertilariei elementuak konposizio baten baitan antolatzeko orduan, inguraldearen edo erretratuen aldean.
Greko-erromatar munduan eta Erdi Aroan bazegoen izadi hilen irudikapenik, baina XVI. mendearen amaieran sortu zen genero bereizi gisa, eta ordutik ertilanen esparru garrantzitsua izan da. Herbehereetan hasi zen indarra hartzen, XVI. mendearen bukaeran eta XVII. mendearen hasieran. Hasierako izadi hilek sarritan sinbolo erlijioso eta alegorikoz hornituta zeuden. Izadi hil modernoagoak, berriz, bi dimentsioen muga hausten saiatu dira, eta bitarteko anitz erabiltzeko joera dute: argazkiak, ordenagailu bidezko grafikoak, bideo eta soinua, etab.
Izadi hiletan animalien hilotzak ere margotzen dira. Bizirik dauden animaliak margotzen direnean, lanak ez dira izadi hiltzat hartzen.
Oro har, izadi hilek garrantzi handiagoa ematen diote estetikari, errealitatea bere horretan margotzeari baino.
Kanpo-estekak
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |