James Dewey Watson
James Dewey Watson (Chicago, Ameriketako Estatu Batuak, 1928ko apirilaren 6) biologoa eta zoologoa da, Francis Crickekin batera DNA molekularen egituraren aurkitzaileetako bat izateagatik ezaguna. Horri esker, Medikuntzako Nobel saria irabazi zuten 1962an.
Chicagoko Unibertsitatean eta Indianako Unibertsitatean ikasi zuen. Ondoren, Cambridgeko Unibertsitatean lan egin zuen non bere lankide eta laguna izango zen Francis Cricik ezagutu zuen. 2007an jubilatzera behartu zuten arraza beltza eta haien adimenari buruz egindako komentario batzuen ondorioz.
Hainbat zientzia liburu idatzi ditu, esaterako, The Molecular Biology of the Gene 1965ean eta oso ezaguna den DNAren egituraren aurkikuntzari buruzko The Double Helix 1968an.
Zientzialari liskartsua
aldatuWatsonekin lotutako lehenengo ika-mika DNAren egituraren aurkikuntzari dagokio. 1952an Rosalind Franklinek, DNA molekularekin lanean ari zela, X izpien bidez argazki on bat ateratzea lortu zuen. Argazki hura Watson eta Cricken eskuetara heldu zen, eta, hari esker, DNAren egitura zehaztea lortu zuten 1953an. Franklin 1958an hil zen minbiziarekin, eta Nobel saria Watsonek eta Crickek jaso zuten 1962an. Gerora, oso gai polemikoa bihurtu da hori.
Hala ere, azken urteetan egin ditu adierazpen harrigarrienak Watsonek. Lehen polemika handia 1990eko hamarkadaren erdialdera agertu zen. Izan ere, Watsonek esan zuen emakumeek abortatzeko eskubidea izan beharko luketela haurra homosexuala izango dela dioten frogak izanez gero.
2007ko urrian esan zuen gizaki beltzek, geneetan oinarrituz, ez zutela zuriek adinako adimenik. Adierazpen hura arrazistatzat hartu zen, eta Watsonek barkamena eskatu behar izan zuen. Ondoren, aurreko 43 urtean lantoki izan zuen Cold Spring Harbor laborategian dimisioa eman zuen.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Gizaki beltzen adimena zuriena baino baxuagoa da[Betiko hautsitako esteka]
- James Watsonek arbaso beltzak ditu[Betiko hautsitako esteka]