James Grover Thurber
James Grover Thurber (Columbus, Ohio, 1894ko abenduaren 8a - New York, 1961eko azaroaren 2a) Estatu Batuetako idazlea eta marrazkilaria izan zen. Ospe handia eman zioten Chicago Tribune eta The New Worker egunkarietan argitaratu zituen komiki-zerrendek. Burgesiaren pentsamolde eta bizimodua kritikatu zituen komiki-lan horietan, eta satirazko obrak idatzi zituen: Is Sex Necessary? (1929, Beharrezkoa al da sexua?), Fables for Our Time (1940, Gure garaiotako alegiak) eta The Thurber Carnival (1945, Thurber Inauteria) marrazki- eta idazki-bilduma. 1952an itsu geratu zen. Emakumeek eta aurreramenduak etengabeko erasopean duten gizonezko txiki beldurti bat da Thurberren ipuin, komiki eta alegietako pertsonaia nagusia.
James Grover Thurber | |
---|---|
(1954) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Columbus, 1894ko abenduaren 8a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Thurber House (en) |
Heriotza | New York, 1961eko azaroaren 2a (66 urte) |
Hobiratze lekua | Green Lawn Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Aita | Charles Leander Thurber |
Ama | Mary Agnes Fisher |
Hezkuntza | |
Heziketa | East High School (en) Ohio Estatuko Unibertsitatea (1913 - 1918) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea, eleberrigilea, antzerkigilea, haur literaturaren idazlea, autobiografialaria, marrazkilaria, umorista, ipuingilea, saiakeragilea eta umorista grafikoa |
Enplegatzailea(k) | Chicago Tribune |
Lan nabarmenak | ikusi
|
thurberhouse.org… | |
|
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Grover Thurber |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.