Japoniako futbol liga edo Japoniako Ligako 1 Dibisioa (japonieraz: J1リーグ,J1 Rīgu?)
Japonian jokatzen den futbol txapelketa nagusia da. Asiako Futbol Federazioaren barneko liga indartsuenetakoa da. Martxotik azarora jokatzen da.
1960 eta 1970 hamarkadetan txapelketa amateurra izan zen, hala ere 1968ko Olinpiar JokoetanJaponiako selekzioak irabazitako brontzezko dominak animatuta gogo handiz ekin zioten baina 80. hamarkadan gainbehera egin zuen interesak.
1993 eta 2004 artean bi fase izan zituen ligak eta ondoren fase bakoitzeko irabazleen arteko finala jokatu zen. 2005etik aurrera Europako ligen sistema aplikatzea erabaki zen.
³ 2015ean itzuli bakoitzeko irabazleak eta guztira puntu gehien lortu zituenak txapeldunen play offa jokatu zuten eta finalean Sanfrecce nagusitu zitzaion Gamba Osakari.
⁴ 2016an kanpoan sarturiko golak eman zion txapelketa Kashimari.