Jesusen Azken Afaria
Ebanjelioei jarraikiz, Jesusen Azken Afaria Jesusek hil aurretik bere apostoluekin egindako azken afaria izan zen. Ebanjelioetan, bereziki Joanen Ebanjelioan, garrantzia handiko unea da, eta historian artelan askoren inspirazio iturri izan da (ezagunenetakoa, Leonardo da Vinciren Azken Afaria). Jesusen Azken Afaria kristauentzat guztiz garrantzitsua izan da hasieratik, eta kristauek gaur egun Ostegun Santuan gogoan dute. Eukaristiaren oinarria da, ogia eta ardoa Jesukristoren gorputz eta odol bihurtzen diren sakramentu nagusiaren oinarria.
Jesusen Azken Afaria | |
---|---|
Mota | gai artistiko ikonografikoa Oturuntza gospel episode (en) |
Honen parte da | Jesusen bizitza Itun Berrian eta misterio argitsu |
Kokaleku | Zenakuloa |
Parte-hartzaileak | |
Bibliako testigantzarik zaharrena San Paulok Korintoko elkarteari egindakoa da. Lau Ebanjelio nagusietan agertzen da Azken Afaria astearen amaiera aldera gertatu zela, Jesus Jerusalemera sarrera arranditsua eta gero, eta Jesusek bere Apostuluekin afaldu zuela astearen bukaeraren aurretik, Gurutziltzatu zutenean. Afarian zehar Jesusek bertan zegoen Apostuluetako batek traizionatuko zuela esan zuela, eta Petrik hurrengo goiza iritsi aurretik bera ezagutzen zuela ukatuko zuela ere esan zuela ere jasotzen da testuetan.
Hiru Ebanjelio Sinoptikoek eta Korintiarrei Lehen Gutunak jasotzen dute Jesusek ogia hartu, hautsi eta Apostuluei "Hau nire Gorputza da" esan ziela. Joanen Ebanjelioak ez du atal hau jasotzen, baina esaten du Jesusek Apostoluen oinak garbitu zituela eta Mandamendu Berria eman ziela: "maita ezazue batak bestea nik zuek maitatu zaituztedan bezala". Joanen Ebanjelioak ere Jesusen hitzartze oso zehatz bat jasotzen du, Apostoluak "lagun" deituz eta bere heriotzerako prestatuz.
Ikertzaileek Azken Afaria kristauen Eukaristiaren oinarria dela uste dute[1], baina beste batzuen arabera Paulok berak deskribatu zuen 50eko hamarkadan, Eukaristia hori bera justifikatzeko modu gisa[2].
Biblian
aldatu« | Jaunarengandik hartu nuen nik, neure aldetik zuei eskualdatu dizuedan hau: Jesus jaunak, saldu zuten gauean, ogia hartu zuela eta, esker oneko otoitza egin ondoren, zatitu eta esan zuela: «Hau nire gorputza da, zuentzat ematen dena. Egizue hau nire oroigarri». Berdin egin zuen koparekin afal ondoan, esanez: «Kopa hau itun berria da, Jainkoak nire odolaz ezarria; egizue hau, edaten duzuen bakoitzean, nire oroigarri». Beraz, ogi honetatik jaten eta kopa honetatik edaten duzuen bakoitzean, Jaunaren heriotza iragartzen duzue, bera etorri arte. | » |
—1 Ko 11, 23-26 |
.
« |
|
» |
—Mt 26,26-29M; Mk 14,22-25; Ko 11,23-25 |
Azken Afaria artean
aldatu-
Juda janariaren bila abiatzen da. c. 1100, Capua.
-
San Marko basilika, Venezia. Judaren janarira heltzen.
-
Giotto, Scrovegni Kapera, 1305.
-
Kriston apostoluen oinak garbitzen Meister des Hausbuches, 1475; Judas da halorik ez duen bakarra.
-
Ottheinrich Folio, 40v orrialdea: Azken Afaria, Mt 26:20-29
-
Azken Afaria, Domenico Ghirlandaio,1480. Judas bereiztua agertzen da.
-
Azken Afaria, Pietro Perugino, Judas bereiztua agertzen da.
-
Judas janariaren bila hasten da, Teofanes Kretarra, XVI. mendea.
-
Lucas Cranach Gaztearen bertsio protestantea.
-
Paolo Veronese, gaur egun Leviren Etxeko Afaria deitua, 1573
Erreferentziak
aldatu- ↑ Wainwright, Geoffrey; Westerfield Tucker, Karen B. 1954-. (2005-01-01). The Oxford history of Christian worship. Oxford University Press ISBN 0195138864. (Noiz kontsultatua: 2017-04-13).
- ↑ (Ingelesez) Funk, Robert Walter. (1998-01-01). The acts of Jesus: the search for the authentic deeds of Jesus. HarperSanFrancisco ISBN 9780060629786. (Noiz kontsultatua: 2017-04-13).