John C. Mather
ikertzailea
John Cromwell Mather (Roanoke, Virginia, Ameriketako Estatu Batuak, 1946ko abuztuaren 7a) astrofisikari eta kosmologo estatubatuarra da. 2006. urtean George Smoot eta biek Fisikako Nobel Saria jaso zuten COBE satelitearekin hondoko mikrouhinen erradiazio kosmikoaren inguruan egindako lanarengatik.
Biografia
aldatu1946an jaio zen Roanoke hiri estatubatuarrean. Swarthmore Collegen fisika ikasi eta 1968an lizentziatu zen. Ondoren, Kaliforniako Berkeleyko Unibertsitatean ikasketak jarraitu zituen eta 1974an doktoratu zen.
Gaur egun NASA agentziaren Goddard Hegaldi Espazialen Zentroan (Goddard Space Flight Center) egiten du lan eta Marylandeko Unibertsitateko irakaslea ere bada.
Kanpo estekak
aldatu