Juan Mari Lekuona Berasategi
- Artikulu hau idazle eta apaiz oiartzuarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lekuona».
Juan Maria Lekuona Berasategi (Oiartzun, 1927ko azaroaren 11 – Donostia, 2005eko abenduaren 5a) euskal olerkari, irakasle eta idazlea izan zen.
Juan Mari Lekuona Berasategi | |
---|---|
(1989) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan María Lekuona Berasategi |
Jaiotza | Oiartzun, 1927ko azaroaren 11 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 2005eko abenduaren 5a (78 urte) |
Familia | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, apaiza eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Manuel Lekuonaren iloba. Gasteizko apaizgaitegian eta Erromako Unibertsitate Gregorianoan egin zituen apaiz ikasketak. "Oianburu" ezizena erabiliz, Zeruko Argia, Olerti, Egan eta El Bidasoa aldizkarietan hasi zen idazten. Poeta moduan nagusiki nabarmendu den arren, bestelako lanak ere egin zituen. 1987an euskaltzain oso izendatu zuten. Euskaltzale eta euskal ikertzaile-familia ezaguneko kide, nabarmena du ume-umetatik euskaraz izan duen prestaketa. Manuel Lekuona osabaren eragina ere argi asko suma daiteke ilobarengan, ahozko euskal literaturaz egindako ikerketetan.
Lanak
aldatuLehenbiziko poema liburua 1966an argitaratu zuen, eta 1972an Muga beroak izeneko bilduman sartu zuen beste bi libururekin batera. Lehena 1966 arteko antologia bat da, Lizardi, Lauaxeta eta gerra aurreko olerkarien eraginez ondua; bigarrena lehen aipatutako Mindura gaur, gizarte gaiekin lotuagoa; eta, azkenik, Hondarrean idatzia, gerora hartu duen bidearen erakusgarri. 1950etik 1972ra arteko ibilbide poetikoaren bilduma dena. Olerkariak egiten duen barne-antolaketa diakronikoa da. Liburuak hiru zati ditu:
- Herenegun (1950): Monorrimoak (errima bakarrekoak) eta isosilabikoak (silaba kopuru berdinekoak) dira gehienak, bertsolarien moldeari jarraitzen diotenak. Gazteko olerkiok Lizardiren, Lauaxetaren eta Orixeren aztarna ere nabari dute.
- Mindura gaur (1966) da bigarren zatia. Gaiak erabat aldatzen dira, eta olerkigintza sozialak hartzen du tokia. Kristau-existentzialismoaren eragina nabari du.
- Hondarrean idatzia (1972). Bere kasa ibiltzen ikasi duen olerkari ageri da Lekuona. Hizkuntza landu eta iruditeria propioa erabiltzeko joera du.
1979an Ilargiaren eskolan plazaratu zuen. Bi zati ditu: lehena, korapilatsua eta ulertzen zaila; bigarrena, arinagoa, satiraz eta kritikaz gatz-ozpindua, herri-poesian eta herri-antzerkian oinarrituta. Bertan, Viskningar och rop (Garrasi eta xuxurlak), Ingmar Bergmanen filmean oinarri hartuta hango pertsonaien birsortze poetikoa egin zuen.
1991 urtean Mimodramak eta ikonoak argitaratu zuen, euskal arimaren interpretazio estetiko-poetikoa dena, Jose Migel Barandiaranen eta Jorge Oteizaren eragin nabariaz.
XX. mende bukaerako olerkarien artean ahots propioa du Lekuonak, eta oso bide pertsonalari jarraitu zaio. Bestalde, ahozko literaturari buruzko hainbat artikulu, eta saiakera argitaratu ditu. Aipagarria da Ahozko euskal literatura (1982) liburua. Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkartearen sortzaileetakoa eta lehen lehendakaria izan zen. Euskaltzain oso da. Azken urteotan, liburu hauek eman zituen argitara: Ikonoak eta mimodramak (1990), Manuel Lekuona Etxabeguren (1995), Ikaskuntzak euskal literaturaz 1974-1996 (1998) eta Oiartzungo kantutegia (1999). 1996an, bestalde, Ibilaldia-Itinerario argitalpenean bildu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak Juan Mari Lekuonaren poemagintza. 2001. urtearen hasieran Gipuzkoako ordezkari postuan berretsi zuen Euskaltzaindiak.
1998: Rosalía de Castro Saria, Centro PEN Galicia.[1]
Idazlanen zerrenda
aldatuPoemak
aldatu- "Mindura gaur" 1966, Apaiztegia
- "Muga beroak" 1973, Gero
- "Ilargiaren eskolan" 1979, Erein
- "Mimodramak eta ikonoak" 1990, Erein
- "Ibilaldia. Itinerario" 1996, EHU
- "XX. mendeko poesia kaierak - Juan Mari Lekuona" 2000, Susa
Saioak
aldatu- "Ahozko euskal literatura" 1982, Erein
- "Ikaskuntzak Euskal Literaturaz (1974-1996)" 1998, Deustuko Unibertsitatea
Antologiak
aldatu- "1685eko Kopla Zaharrak" 1992, Eibarko Udala
- "Oiartzungo kantutegia" 1999, Oiartzungo Udala
Biografiak
aldatu- "Manuel Lekuona (1894-1987)" 1988, Eusko Jaurlaritza
- "Manuel Lekuona Etxabeguren" 1995, Eusko Ikaskuntza
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Galizieraz) «Premios Rosalía de Castro 2012 para Esther Vázquez, Jose Viale Moutinho, Enric Casasses e Miren Agur Meabe» Universidade de Santiago de Compostela (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).
Bibliografia
aldatu- Ezkiaga, Patxi: Juan Mari Lekuona: Argiaren polena. - Egan, 2002-3/4, 71-85
- Iturbide, Amaia: Juan Mari Lekuonaren egitasmoaz. - Egan, 2008-1/2, 215-237
- Kortazar, Jon: Juan Mari Lekuonaren egunerokoa: 1957-1958. - Egan, 2007-1/2, 7-33
- Otxoteko, Pello: Juan Mari Lekuona, ixiltasunean murgiltzen gaituen poeta. - Egan, 2002-3/4, 111-116.
Kanpo estekak
aldatu- Félix Ibargutxi Otermin: «Juan Mari Lekuona Berasategi», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Literaturaren zubitegian
- Erabili.com webgunean
- Lekuona