Judith Anderson
Judith Anderson (Adelaide, Australia, 1897ko otsailaren 10a - Santa Barbara, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1992ko urtarrilaren 3a) antzezlea izan zen.
Judith Anderson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Frances Margaret Anderson |
Jaiotza | Adelaide, 1897ko otsailaren 10a |
Herrialdea | Australia |
Bizilekua | Santa Barbara |
Heriotza | Santa Barbara, 1992ko urtarrilaren 3a (94 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Luther Greene (en) (1946ko uztaila - 1951) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Oscar sarirako proposatu zuten, 1940ko Rebecca filmean etxezain bihotz txarrekoarena egiteagatik, eta Tony saria eman zioten, Robinson Jeffersen Medea antzerki obran (1947) egindako lanagatik. Antzerkian eta zineman aritu zen. Cobra obran (New York, 1924) lortu zuen bere lehen arrakasta. Andersonen itxura ikusgarria eta estilo dramatikoa pertsonaia korapilatsu eta gaiztoetarako ziren egokiak, eta halakoak egin zituen gehienetan: Nina, Eugene O´Neillen Strange Interlude obran; Lavinia, egile beraren Mourning Becomes Electran; Gertrude, Hamleten, eta, batez ere, Lady Macbeth indartsua, telebistako bi Emmy sari ekarri zizkiona.
Andersonek hainbat filmetan lan egin zuen, adibidez Rebecca (1940), King´s Row (1941), All Through the Night (1942), Laura (1944), The Furies (1950). 1958an, Big Mamaren paperean aritu zen, Tennessee Williamsen Cat on a Hot Tin Roof antzerkian, eta, 1980an, familia bateko matriarka aginduzale bat jokatu zuen, Estatu Batuetako telebistako Santa Barbara eleberri antzeztuan. 1960an, Britainiar Inperioaren Ordenako Andre Agintari izendatu zuten.
Filmografia hautatua
aldatu- Blood Money (1933)
- Rebecca (1940)
- Lady Scarface (1941)
- Kings Row (1942)
- All Through the Night (1942)
- Edge of Darkness (1943)
- Laura (1944)
- And Then There Were None (1945)
- Specter of the Rose (1946)
- The Strange Love of Martha Ivers (1946)
- The Diary of a Chambermaid (1946)
- The Red House (1947)
- The Furies (1950)
- Salome (1953)
- The Ten Commandments (1956)
- Cat on a Hot Tin Roof (1958)
- Cinderfella (1960)
- Don't Bother to Knock (1961)
- A Man Called Horse (1970)
- Inn of the Damned (1975)
- Star Trek III: The Search for Spock (1984)
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Judith Anderson |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.