Katalina Saxonia-Lauenburgokoa

Katalina Saxonia-Lauenburgokoa (Ratzeburg, 1513ko irailaren 24a-Stockholm, 1535eko irailaren 23a) Suediako erregina ezkontidea izan zen 1531tik bere heriotzara arte, Gustavo I.a Vasaren lehen emaztea izan zelarik.

Katalina Saxonia-Lauenburgokoa

Erregina ezkontidea

Bizitza
JaiotzaRatzeburg1513ko irailaren 24a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Suedia
HeriotzaStockholm1535eko irailaren 23a (egutegi gregorianoa) (21 urte)
Hobiratze lekuaUppsalako katedrala
Familia
AitaMagnus I, Duke of Saxe-Lauenburg
AmaCatherine of Brunswick-Wolfenbüttel, Duchess of Saxe-Lauenburg
Ezkontidea(k)Gustavo I.a Vasa  (1531 (egutegi gregorianoa) -  1535eko irailaren 23a)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Ascania (Saxony-Lauenburg branch) (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakerregina

Find a Grave: 9479678 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Katalina Saxonia-Lauenburgokoa Ratzeburgen jaio zen, Alemanian, Schleswig-Holstein estatuan, 1513ko irailaren 24an. Aita Magnus I.a Saxonia-Lauenburgoko dukea izan zuen eta, ama, berriz, Katalina Brunswick-Wolfenbüttelgoa; Dorotea Saxonia-Lauenburgokoa, Danimarkako erregina ahizpa zuen. Katalinari hezkuntza protestantea eman zioten.

18 urte betetzerakoan, 1531ko irailaren 24an, Katalina Gustavo I.a erregearekin ezkondu zen. Gustavok Folkung dinastia zaharrarekin lotu nahi zuen horrela, hortik baitzetorren Katalina amaren aldeko amonagatik. Gainera, Alemania iparraldeko printzeekin ere lotuko zen eta Gustavoren nahiak 1533an bete ziren, Erico, bikotearen lehen semea -Gerora, Eriko XIV.a Suediakoa izango zena[1]-, jaio zenean. Baina ezkontza hark ez zuen zoriontasun handirik ekarri.

Suediar literaturak ez zuen batere ondo utzi Katalinaren irudia. Garaiko testuetan, erregina apetatsua zen erabat eta oso hotz agertzen zen senarrarekin. Suediak ez zuen ase eta, hainbat testuk dioenez, Katalinaren koinatu zen Kristian Danimarkakoa bisitan joan zitzaionean, Katalinak senarrak erregea erail nahian zebilela adierazi zion hari.

Handik gutxira, 1535ean, erregina haurdun zegoen bigarrenez eta oso gaixo sentitu zen Stockholmen ospatu zen dantzaldi batean, hurrengo egunetan oheratuta egon beharrean izan zelarik. Arazo larriak izan zituen haurdunaldi hartan eta, erregina hil egin zen umea erditu baino lehen. Hurrengo egunean beteko zituen 22 urte.

1535eko urriaren 1ean eman zioten lur Stockholmeko katedralean, baina, 1560ko abenduaren 21ean, erreginaren gorpuzkiak Uppsalako katedralera aldatu zituzten. Gustavo Vasa eta honen bigarren emaztea zen Margarita Eriksdotterrekin batera, monumentu handi bat eraiki zietelarik.


Aurrekoa
Elisabet Austriakoa
Suediako erregina ezkontideak
1531-1535
Ondorengoa
Margarita Eriksdotter

Erreferentziak

aldatu