Kenneth E. Iverson
Kenneth E. Iverson (1920ko abenduaren 17a – 2004ko urriaren 19a) Kanadar ordenagailu programatzailea izan zen.
Kenneth E. Iverson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Camrose (en) , 1920ko abenduaren 17a |
Herrialdea | Kanada |
Heriotza | Toronto, 2004ko urriaren 19a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea 1954) Doktoretza Queen's unibertsitatea Harvard School of Engineering and Applied Sciences (en) |
Tesi zuzendaria | Wassily Leontief Howard Hathaway Aiken |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta informatikaria |
Enplegatzailea(k) | IBM Harvard Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ingeniaritzako Akademia Nazionala |
1954an doktore titulua eskuratu zuen Harvardeko Unibertsitatean eta unibertsitate berean irakasle laguntzaile izan zen 1955-1960 bitartean, matematika aplikatuan. Idazkera berria garatu zuen zenbaki matrizekin operazioak egiteko, eta IBM konpainiak interpretatzaile bat sortu zuen adierazpen matematikoak Iversonen idazkerarekin exekutatzeko.
IBMn sartu zen eta 1962an bere idazkeraren deskribapena argitaratu zuen A Programming language, i.e., APL (Programazio Hizkuntza bat: APL). Hizkera horrek ohiko sintaxi algebraikoa hankazgoratu zuen, baina trinkoa, sinplea eta ikasteko erraza da. 1970ean IBMren kide izendatu zuten eta 1980an Turing saria irabazi zuen. Ondoren, Kenneth Iversonek Torontoko I.P. Sharp Associates konpainiarekin aritu zen lanean.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-04-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.