Kermanxah
Kermanxah[1] (persieraz: کرمانشاه, Kermānshāh) Iran mendebaldeko hiria da, Kermanxah probintziaren hiriburua. Irango Kurdistanen dago, Teherandik 525 kilometro mendebaldera eta Irakeko mugatik 165 kilometrora[2]. 2011n 851.405 biztanle zituen[3]. Biztanle gehienak kurdueraz mintzatzen dira; erlijioari dagokionez, gehiengoa xiita da[2].
Kermanxah | |
---|---|
Irango udalerria | |
Administrazioa | |
Estatua | Iran |
Probintzia | Kermanxah |
Postakodea | 67146 |
Geografia | |
Koordenatuak | 34°19′00″N 47°04′07″E / 34.3167°N 47.0686°E |
Garaiera | 1.350 metro |
Eremua | 97 kilometro koadro |
Demografia | |
Biztanleria | 945.651, 946.651 biztanle |
Bestelako informazioa | |
Telefono aurrizkia | 083 |
Ordu-eremua | UTC+03:30 |
Webgune ofiziala |
Geografia
aldatuKlima
aldatuHiriak klima mediterraneoa dauka, uda beroekin, Csa Köppen klima sailkapenaren arabera.
Datu klimatikoak (Kermanshah, 1961–1990, muturrekoak 1951–2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 20.2 | 21.8 | 28.4 | 33.7 | 38.5 | 43.0 | 44.1 | 44.0 | 40.4 | 34.4 | 28.4 | 25.4 | 44.1 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.5 | 8.9 | 14.3 | 19.7 | 25.8 | 33.3 | 37.8 | 37.0 | 32.5 | 25.0 | 16.7 | 9.7 | 22.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 0.6 | 2.5 | 7.7 | 12.7 | 17.6 | 23.6 | 28.2 | 27.2 | 22.4 | 16.0 | 8.9 | 3.5 | 14.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -4.3 | -3.0 | 1.2 | 5.1 | 8.2 | 11.4 | 16.1 | 15.4 | 10.6 | 6.4 | 1.8 | 1.7 | 5.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −24.0 | -27.0 | −11.3 | -6.1 | -1.0 | 2.0 | 8.0 | 8.0 | 1.2 | -3.5 | -17.0 | −17.0 | -27.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 67.1 | 62.9 | 88.9 | 69.9 | 33.7 | 0.5 | 0.3 | 0.3 | 1.3 | 29.2 | 54.3 | 70.3 | 478.7 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 11.4 | 10.7 | 12.6 | 11.0 | 7.6 | 0.5 | 0.2 | 0.4 | 0.5 | 4.9 | 7.9 | 9.6 | 77.3 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 5.9 | 4.7 | 1.9 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.3 | 3.1 | 16.1 |
Eguzki orduak | 134.8 | 150.1 | 180.7 | 204.6 | 268.0 | 348.3 | 349.1 | 336.7 | 304.6 | 242.8 | 187.6 | 147.9 | 2855.2 |
Hezetasuna (%) | 75 | 71 | 62 | 57 | 49 | 28 | 23 | 23 | 25 | 40 | 59 | 71 | 49 |
Iturria (1): NOAA [4] | |||||||||||||
Iturria (2): Iran Meteorological Organization (muturrekoak)[5][6] |
Historia
aldatuLehenengo zibilizazioetako baten sorlekutzat hartzen da Kermanxah, K.a. 10.000 urteko herrixka baten hondakinak aurkitu baitira. Behe Paleolitoan gizakia bertan bizi izanaren aztarnak ere aurkitu izan dira. Hiria sasandarrek sortu zutela uste da; haien esku zegoela, hiri garrantzitsua izan zen IV. mendean: hiriburua zen, errege-erreginen udako egoitza, eta mediku-gunea ere bai.
640. urtean, arabiarrek konkistatu zuten hiria. IX. mendean, Seljuk dinastiaren agindupean, Iran mendebaldeko eta Kurdistanen hegoaldeko eskualdeko kultura- eta merkataritza-gune nagusia izan zen. Lehen Mundu Gerran, 1915. urtean, turkoek hartu zuten. Iran-Irak gerran (1980-1988) suntsitua izan zen.
Ondarea
aldatu2006. urtean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen Behistungo inskripzioa, K.a. 521. urte ingurukoa[7].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
- ↑ a b Kermanshah. thekurdishproject.org (Noiz kontsultatua: 2017-2-19).
- ↑ Iran: Major Cities. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2017-2-18).
- ↑ Kermanshah Climate Normals 1961-1990. National Oceanic and Atmospheric Administration (Noiz kontsultatua: 2017-2-19).
- ↑ Highest record temperature in Kermanshah by Month 1951–2010. Iran Meteorological Organization (Noiz kontsultatua: 2017-2-19).
- ↑ Lowest record temperature in Kermanshah by Month 1951–2010. Iran Meteorological Organization (Noiz kontsultatua: 2017-2-19).
- ↑ Behistun. whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2017-2-19).