Kingdom of Heaven
Kingdom of Heaven (euskaraz: «Zeruetako Erresuma») 2005eko Ridley Scott ingeles zinema zuzendariaren historia filma bat da. XII. mendeko Gurutzadetan girotua dago. Bertan, Orlando Bloom, Eva Green, Liam Neeson, Jeremy Irons, David Thewlis, Brendan Gleeson, Ghassan Massoud, Marton Csokas, Edward Norton eta Khaled el nabawy aktoreek antzeztu zuten.
Filma honen zatirik handiena Marokon filmatu zen, baina baita Espainiako Loarreko gaztelua, Palma del Río udalerria, Ávila eta Sevilla hirietan ere.
Argumentua
aldatuXII. mendea, Gurutzadak. Godofredo Ibelingoa (Liam Neeson), Jerusalengo erregearen begirune osoa duen eta Lur Santuaren defentsan guztiz buru-belarri dabilen zalduna denbora baterako bere herrialdera itzuli da, han bere semeordea topatu asmoz, semeorde hori Balian (Orlando Bloom) frantziar gaztea da, bere emaztea eta semea izurri beltzaren ondorioz galdu berri dituen errementaria. Godofredok bere semeordea berarekin batera Gurutzadetara joateko konbentzitzen du. Aitaren heriotzaren ondoren, Balianek haren lur jabetzak jasotzen ditu, bai eta Jerusalengo zaldun titulua ere, Ekialde Hurbileko hiri honetan Bigarren Gurutzada eta Hirugarren Gurutzada artean kristau, musulman eta juduek bakean elkarbizitu izan dira. Leialtasuna hautsi ezin batez Balianek bere erregea (Edward Norton) zerbitzatzen du, eta gainera Sibilaz (Eva Green) maitemintzen da, erregearen ahizpa misteriotsua.
Aktoreak
aldatu- Orlando Bloom: Balian Ibelingoa
- Eva Green: Sibila Jerusalemgoa
- Liam Neeson: Godofredo Ibelingoa
- Jeremy Irons: Erramun Tiberiadesko kondea
- David Thewlis: Ospitaleko Ordenako zalduna
- Brendan Gleeson: Renaud Chatillongoa
- Marton Csokas: Guy Lusignangoa
- Ghassan Massoud: Saladin
- Edward Norton: Balduino IV.a Jerusalemgoa
- Alexander Siddig:Nasir/Imad
- Jon Finch: Jerusalengo Patriarka
- Iain Glen: Rikardo Lehoi Bihotz
- Velibor Topic: Amalariko
- Nikolaj Coster-Waldau: Udalerriko zaindaria