Klaus Iohannis
Klaus Werner Iohannis (Sibiu, 1959ko ekainaren 13a -) errumaniar politikaria da. 2014ko abenduaren 21tik, Errumaniako presidentea da
Bizitza
aldatuAltzairuzko Oihala erori zenean, Alemaniara emigratu zuten Transilvaniako saxoi gehienek, Itzulerarako Legeak erakarrita. Iohannisen gurasoek ere, gauza bera egin zuten 1992an, baina semea jaioterrian gelditu zen, eta ibilbide politikoari ekin zion, FDGR Errumaniako Alemaniarren Bilgune Demokratikoan[1].
2000. urtean, Sibiuko alkatetzarako hauteskundeak irabazi, eta 2014ko abendua arte alkatea izan zen, hauteskunde guztiak erraz irabazita —botoen %88raino ere iritsi zen hauteskunde batean, Sibiun alemaniarrak %2 ere ez izan arren—. Jaioterrian izandako arrakastaren ondoren, politika nazionalera jauzi egin zuen, PNL Alderdi Liberal Nazionala alderdira hain zuzen ere. 2014ko uztailean, presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen, botoen %54,6 eskuraturik[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b M. R., M. R., «SOSLAIAK», Berria, 2014-11-16